Skip to main content

ASOCEX

Falcesko Udala (2010)

Nafarroako Kontuen Ganberak Faltzesko Udalari buruzko txostena plazaratu du. Udalaren osoko bilkurak eskaturiko txostenean honakoa aztertu da: 2010eko kontu orokorra, legezkotasuna eta finantza egoera.

Iruñeko udala (2010)

Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñeko Udalaren 2010eko fiskalizazio txostena plazaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: kontu orokorra, legezkotasuna, finantza egoera eta Kontuen Ganberak azken txostenetan eginiko aholkuen jarraipena.

Castejongo Udala (2010)

Nafarroako Kontuen Ganberak Castejongo Udalari buruzko txostena kaleratu du. Txostena Parlamentuak eta Castejongo Udalak berak eskatu zuten, Udalaren finantza-egoera dela-eta kezkaturik zeudela argudiatuta.

Kontuen Ganberak iazko kontua,legezkotasuna eta finantza egoera aztertu ditu. Halaber, aurreko txostenetan emaniko gomendioak zenbateraino bete diren aztertu du.

Cintruenigoko Udala (2011)
Kontuen Ganberak Cintruenigoko Udalari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Txostenak Parlamentuak eskatu zuen, Nafarroa Bai taldearen eskariaren ondorioz.

Txostenak 2011ko kontu orokorra, legezkotasuna eta finantza egoera aztertu ditu. Azterketa zaildu duten bi kontu aipatzen dira: batetik, Udalaren eta haren erakunde autonomoen kontu bateraturik ez dela egiten eta, bestetik, udaleko funtsezko bi lanpostuak (idazkari eta kontu-hartzailea) ez direla finkoak.
Menpekotasun arloko egoitza eta eguneko zentroei buruz (2008-2012)

Nafarroako Kontuen Ganberak menpekotasun arloko zerbitzuei buruzko txostena kaleratu du, hainbat talderi eskaintzen zaizkien egoitza eta eguneko zentroen egoera aztertzeko. Txostenak zerbitzuen azken urteotako bilakaera aztertzen du, bai eta horretan gastaturiko dirua ere.

Kontuen Ganberak dioenez, Nafarroako Gobernuak 119 milioi gastatu zituen iaz egoitza eta eguneko zentroetan. Horretan daude sarturik zahar-etxeen kudeaketa, minusbaliatu eta buruko gaixotasuna dutenendako zentroa, eta egoitza pribatuak ordaintzeko diru-laguntzak ere.

Nafarroako 500 eta 2.000 biztanle arteko udalei buruz (2011)

Nafarroako Kontuen Ganberak 500 eta 2.000 biztanle arteko udalei buruzko txostena kaleratu du. Txostenak udalen finantza-egoera aztertzeaz gain, kudeaketa arazo nagusiak ere aipatzen ditu.

Txostenak dioenez, 63 dira aipaturiko biztanleria duten udalak, gehienak estellerrian eta ipar mendebaldean kokatuak. Guztira 63.700 biztanle dituzte, biztanleriaren %10. Bataz beste 1.000 biztanle dituzte.

Berriobeitiko Udala (2010)
Nafarroako Kontuen Ganberak Berrioplanoko Udalaren 2010eko kontuei buruzko txostena egin du. Txostenak Udalak berak eskatu zuen, osoko bilkuran harturiko erabakian. Hamar kontzejuk osaturiko Udalerri honetan nabarmen handitu da biztanleria azken urteotan: 2001ean 1.200 biztanle zituen bitartean, 2010eko amaieran ia 5.000 zituen. Hazkundea Artikan gertatu da, bereziki, eta baita Berriosuso eta Berrioplanon ere.
Maiatzaren 22ko Parlamenturako hausteskundeetako gastuei buruzko txostena

Nafarroako Kontuen Ganberak maiatzaren 22ko hauteskundeetan Parlamentuan ordezkaritzarik lortu zuten alderdi eta koalizioek aurkezturiko kontabilitatea aztertu du. Behin kontu horiek azterturik, Kontuen Ganberak alderdi eta koalizio bakoitzari dagokion diru-laguntza emateko, kentzeko edo gutxitzeko agindua eman dezake.

Unibertsitate arteko irakaskuntzaren gastua (2005-2011)
Nafarroako Kontuen Ganberak Unibertsitate arteko Irakaskuntzako gastuaren bilakaerari buruzko txostena kaleratu du. Kontuen Ganberaren fiskalizazio-programan zegoen jasota gaia. Ondoren, Nafarroa Bai taldeak ikastetxe pribatuekiko itunak aztertzeko eskatu zion. Horren ondorioz, Kontuen Ganberak bi txostena batu eta bakarra egitea erabaki zuen.
Subscribe to