Skip to main content

Berriak

Marcela Miró Balentziako Kontu Epaitegiko sindikoa.
Marcela Miró Balentziako sindikoa hil da

Marcela Miro Valentziako Kontu Epaitegiko sindikoa hilo zen atzo. Ikasketez ingeniari agronomoa, Balentziako Unibertsitate Politeknikoko irakaslea izan zen. Ondoren, politikan aritu zen. Balentziako Hezkuntza eta kultura kontseilaria izan zen, eta Balentziako Parlamentuko burua ere. Azken hogei urteotan, Balentziako Kontu Epaitegian aritu da, sindiko lanetan, betako parlamentuak hirutan jarraianj aukeratua. 

Ignacio Cabeza Kontu Auzitegiko Fiskaltzako fiskalburuarekin
Kontuen Ganberak eta Kontuen Auzitegiko Fiskaltzak jarduera-protokolo bat sinatu dute

Ignacio Cabeza Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak eta Manuel Martin-Granizo Santamaria Kontu Auzitegiko Fiskaltzako fiskalburuak eguneratu egin dute bi erakundeek 2013an sinatu zuten jarduera protokoloa, kontabilitate erantzukizunaren zantzuak atzemateko orduan koordinazioa eta komunikazioa hobetzeko asmoz.

Ignacio Cabeza prentsarekin hizketan
Ignacio Cabezak hedabideei azaldu die herritarrek Lehen Mailako Arreta jasotzeko duten irisgarritasunari buruzko txostena

Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako presidenteak hedabideei azaldu dizkie gaur goizean herritarrek Lehen Mailako Arreta jasotzeko duten irisgarritasunari buruzko (2018-2023) txostenaren ondorioak. Cabezak nabarmendu duenez, biztanleriaren hazkundeak eta haren zahartzeak, baita kontsulta denboraren igoerak ere, eragina izan dute Lehen Mailako Arretaren kudeaketan.

Podkastaren irudia
En resumidas cuentas, diru publikoaren kudeaketari eta kontrolari buruzko lehen podkasta

Kontuen Ganberak En resumidas cuentas podkasta sortu du, diru publikoaren kudeaketari eta kontrolari buruzko edukiak eskaintzeko. Gai honen inguruko lehen podkasta da. Anne Martiarena eta Fermin Erbiti kazetariek egingo dute, Roberto Elizalderen laguntzarekin, edizio lanetan.

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria
Ignacio Cabeza Diputatuen Kongresuan agertuko da bihar, osasun-materialaren erosketa aztertzen ari den ikerketa batzordearen aitzinean

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Diputatuen Kongresuan agertuko da bihar, pandemia garaiko osasun-materialaren erosketa aztertzen ari den ikerketa batzordearen aitzinean. Batzordeak gaiari buruzko txostenak eginak dituzten zazpi kontu epaitegietako buruei deitu die. Cabeza agertzen lehena izanen da. Haren agerraldia arratsaldeko lauretarako dago iragarria.

Mari Paz Benito epailea, Fermin Erbitirekin
Mari Paz Benito, "Kontuen Ganberako topaketen" protagonista

Joan den ostiralean, Mari Paz Benito epaileak "Kontuen Ganberako Topaketan" parte hartu zuen. Ekimen honen helburua, gure egoitzara gure komunitateko bizitza sozial, politiko, ekonomiko eta kulturaleko pertsonaiak hurbiltzea da.

Ignacio Cabeza, Akitania Berriko Eskualde eta Lurralde Kontuen Ganberako ordezkari nagusiekin
Akitania Berriko Eskualde eta Lurralde Kontuen Ganberarekin harremana sendotzen

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, Akitania Berriko Eskualde eta Lurralde Kontuen Ganberako ordezkari nagusiekin bildu da. Bilera horren helburua erakundeen arteko lotura indartzea zen, bizipenak eta etorkizuneko misioak partekatuz. Kontrolen programazioa ere landu da.

Fermin Erbiti, Kontuen Ganberako komunikazio-arduraduna
Fermin Erbiti, Kontuen Ganberako komunikazio-arduraduna, euskaltzain urgazle berria

Joan den ostiralean, Baionako Udaletxean egin zen bilkuran, Euskaltzaindiak ohorezko 21 akademiko izendatu zituen eta beste 9 euskaltzain urgazle.

Euskaltzain urgazleen artean, gure lankide bat dago: Fermin Erbiti, Kontuen Ganberako komunikazio-arduraduna.

Diru-laguntzen kudeaketa eta kontrolari buruzko jardunaldiaren hasiera-ekitaldia.
Minerva Ullate: "Diru-laguntzen ebaluazio kultura falta dugu"

Berrehun bat lagun elkartu dira Nafarroako Administrazio Publikoaren  Institutuaren egoitzan, diru-laguntzen kudeaketa eta kontrola aztertzeko. Jardunaldia Kontuen Ganberak, Nafarroako Kontu-Hartzailetzak eta NAPIk antolatu dute. Gaur zortzi, jarripena izanen du.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleak eta irakaslea, Fermín Cabasés, Kontuen Ganberako patioan.
NUPeko ikasleak, Kontuen Ganberan

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle talde bat bisitan izan da Kontuen Ganberan, Kudeaketa Publikoa ikasgaiko irakasle Fermin Cabasesekin. Egoitza erakusteaz gain, ikasleek erakundearen historia, funtzioak eta instituzioaren antolaketa ezagutu dituzte. Karen Moreno auditoreak horri buruzko hitzaldia eman die.