- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Berriak
Nafarroako Kontseiluak 25. urteurrena ospatu du gaur, Nafarroako Parlamentuan. Bertan izan dira nafar agintari nagusiak, horien artean Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza. Carmen Calvo Estatu Kontseiluko buruak ere parte hartu izan du. Maria Chivite lehendakariak egin du hasierako hitzaldia. Amaierakoa, berriz, Una Hualde Parlamentuko presidenteak. Bi mahai-inguru antolatu dira, Kontseiluaren ibilbide eta erronkak aztertzeko. Hitzaldi nagusia Jose Luis Goñi Lanaren eta Gizarte Zegurantzarenb Zuzenbidiko katedradun eta Nafarroako Kontseiluko presidente ohiak eman du.
Bihar, Iruñeko Udalari buruzko txostena argitaratuko dugu. Txostenak 2024ko kontuak aztertu eta horiei buruzko iritzia ematren du. Udalaren finantza-egoeraz ere informazio zabala emanen dugu.
Kontue Epaitegiaren eta autonomietako kontrol erakundeen arteko batzordearen bilera egin zen atzo, Santanderren. Kontuen Ganberaren izenean, Ignacio Cabeza lehendakariak parte hartu zuen.
Bileran etxebizitza babestuari buruzko fiskalizatze-lana aztertu zen. Helburua da etxebizitzaren eskubidea bermatzeko gobernuak egiten ari direna aztertzea. Nork bere esparruan eginen du lana, ondoren estatu mailako ikuspegi orokorra eskaintzeko.
Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak Zaragozako Unibertsitateak antolaturiko Despopulazioari buruzko III. Kongresuan parte hartu du. Atzo hasi eta bihar amaituko den kongresuan despopulazioa aztertzen ari da,hainbat ikuspegitatik, hainbat adituren testigantzarekin.
Kontuen Ganberako teknikari talde batek sistema informatikoei buruzko auditoretza landu dute, atzo hasi eta gaur amaitu den ikastaro batean. Kontuen Ganberaren egoitzan egin da, IGAEko (Estatuko Kontu-hartzailetza Orokorra) Beatriz Montero eta Vanessa Gonzalezek emana.
Atzo teoria aztertu ondotik, gaurko saioan kontu praktikoak aztertu dituzte.
Irudian, Beatriz Montero eta Vanessa González Kontuen Ganberako barneko patioan..
Hasia da 2025-2026 ikasturteko bisiti programa. Lehenbizikoa talde Iruñeko Larraona ikastetxeko lehen batxilergoko taldea izan da. Nafarroako Historiaren irakaslearekin etorri dira. Egoitza ikusteaz gain, Kontuen Ganberaren historia eta gaur egungo zereginez hitz egin diegu.
Urtero bezala, taldeendako bisita programa ekainaren amaiera arte luzatuko da. Bisita gidatua nahi duten taldeek gure web orriaren bidez egin dezakete eskaera.
Parlamentuetako legelariek antolatua, bihar eta etzi desinformazioaren erronkak aztertuko dituzte Nafarroako Parlamentuan eginen deiren jardunaldietan. Programan hitzaldi eta mahainguruak daude, hainbat legelari eta komunikazio adituren parte-hartzearekin. Funtsean, hiru kontu aztertuko dira: parlamentuen eta komunikabideen arteko harremanak, parlamentuen komunikazio estrategia eta desinformazioaren arriskuak.
Bihar, irailak 18, Auditoretzaren Eguna ospatzen da. Nafarroako ekonomialari eta kontu-zentsoreek antolaturik, ospakizuna Iruñeko Katedralean eginen da. Aipaturiko erakundeetako ordezkarien hitzaldiez gain, beste bat izanen da, zinez izenburu xelebreduna: "Zer egiten du auditore batek autobus geltoki batean". Ondoren, auditore berriak beren karguaz jabetu eta, amaitzeko, parte-hartzaileek bisita gidatu bat eginen dute katedralean.
Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak ospakizunean parte hartuko du.
Galiziako Consello de Contas-ek Carlos G.Otero Diaz Ikerketa Sariaren VI. edizioa antolatu du. Horren helburua da administrazio publikoen ustelkeriaren prebentzioarekin zer ikusia duten lanak sartizea. Sari nagusia 3.000 eurokoa da. Bigarren saridunak 1.500 euro jasoko ditu.
Estatuko kontu epaitegietako ordezkariek herenegun elkartu ziren Madrilen. Bileraren helburua bikoitza zen: batetik, informazioa trukatzea kontrol lana hobetzen segitzeko. Bestik, kontrol erakundea biltzen dituen Asocex-eko presidente berria aukeratzea. Hemendik aurrera, Kanarietako Kontu Epaitegiko buru Pedro Pacheco izanen da lehendakaria.
Bestalde, atzo kontu erakundeetako ordezkariak Kontue Epaitegiko ordezkariekin bildu ziren, erakundeen arteko koordinazioa aztertzeko.
Argazkian, Pedro Pacheco, Asocexeko presidente berria.
