Skip to main content

Berriak

Kontu Epaitegietako ordezkariak, Bruselako mintegia amaituta.
Ignacio Cabezak EURORAIk Bruselan eginiko mintegi batean parte hartu du

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak EURORAIk Bruselan antolaturiko mintegi batean parte hartu du.  

Mintegiaren helburua zen pil-pilean dauden bi gai aztertzea. Batetik, aurrekontuak murriztu behar diren garaian zein den kontu epaitegien zeregina. Bestetik, gizartaren urgentziazko erronkei aurre egiteko zer egin dezaketen. 

Gaur goizeko bilerako irudia.
Cabezak Osasunak Lehen Arretaz: "Kudeaketa hobetzeko neurri estrategikoak behar dira"

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Osasun batzordearen aitzinean agertu da gaur, Lehen Arretarako irisgarritasunari buruzko txostena aurjkezteko.

Ignacio Cabezak esan duenez, Lehen Arretarako irisgarritasunak okerrera egin du, hainbat arrazoirengatik, bereziki mediku falta eta biztanleriaren zahartzeagatik. 

Bihar, Parlamentuko agerraldia, Lehen Arretarako irisgarritasunari buruzko txostena hizpide

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Osasun batzordearen aitzinean agertuko da bihar, Lehen Arretarako irisgarritasunari buruzko txostena aurkezteko. Kontuen Ganberak ekainean argitaratu zuen txostena. Horren konklusio nagusienetakoa da Lehen Arretarako irisgarritasuna okertu egin dela. 

Agerraldia goizeko 9:30ean hasiko da.

 

 

 

Raquel Castro eta Sara Ferreras, Kontuen Ganberako patioan.
Raquel Castro Vila eta Sara Ferreras, Estatuko Kontu-hartzailetzako kideak, hizlari Kontuen Ganberan

Raquel Castro Vilaeta Sara Ferreras,Estatuko Kontu-Hartzailetzako kontu-ikuskari eta kontu-hartzaileek hitzaldi bat eman dute gaur gure egoitzan. Hitzaldiaren helburua zen Estatuko Kontu-Hartzailetzak Estatuaren menpeko erakundeak nola kontrolatzen dituen jakitea. Ideia bat argi utzi dute: Estatuko administrazioa uste baino zabalagoa da. Gobernuaz gain, badira erakunde autonomo, fundazio eta sozietate publiko asko. Horien gaineko etengabeko kontrola nola egiten duten azaldu digute.

Irudian, Ignacio Cabeza lehendakaria. Eskuinean, Asun Olaechea auditorea, Nafarroako despopulazioaren txostenaren arduraduna.
Nafarroako despopulazioari buruzko txostena aurkeztu du Ignacio Cabezak Parlamentuan

Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako lehendakariak agerraldia egin du gaur goizean Parlamentuko Lurralde Kohesioko Batzordearen aurrean, Nafarroako despopulazioari buruzko txostena azaltzeko.

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria
Ignacio Cabezak despopulazioari buruzko txostena aurkeztuko du Parlamentuan

Heldu den asteartean, irailak 3, Ignacio Cabeza Parlamentuko Lurralde Kohesioko Batzordearen aitzinean agertuko da despopulazioari buruzko txostena aurkezteko. Kontuen Ganberak maiatzean argitaratu zuen txostenak dioenez, Nafarroako 166 udalerrik dute despopulatze-arriskua. Arrisku handien duten eremuak Pirineo, Pirinio aurreko, Zangozako eta Lizarraldea dira. Txostenak despopulazioaren aurkako foru lege bat onartzeko eskatzen du, neaurri ekonomiko, fiskal eta administratiboekin, herri kaltetuenetan biztanleriaren galera gelditzeko.

Estatu Batuetako kontu epaitegiak txosten azkarrak egiteko argitaratu duen gida.
Bi txosten mota berri: Auditoretza expres eta kudeaketa publikoaren azterketak

Kontuen Ganberak bi txosten mota berri martxan jarriko ditu laster: auditoretza expres izenekoak eta kudeaketa publikoaren azterketak.

Orain arte, Kontuen Ganberak hiru fiskalizazio txosten mota egin izan ditu: finantzarioa, legezkotasun-txostenak eta eraginkortasun eta efizientziari buruzkoak. Horiek guztiek hilabete batzuetako epea behar dute argitaratu arte.

Marcela Miró Balentziako Kontu Epaitegiko sindikoa.
Marcela Miró Balentziako sindikoa hil da

Marcela Miro Valentziako Kontu Epaitegiko sindikoa hilo zen atzo. Ikasketez ingeniari agronomoa, Balentziako Unibertsitate Politeknikoko irakaslea izan zen. Ondoren, politikan aritu zen. Balentziako Hezkuntza eta kultura kontseilaria izan zen, eta Balentziako Parlamentuko burua ere. Azken hogei urteotan, Balentziako Kontu Epaitegian aritu da, sindiko lanetan, betako parlamentuak hirutan jarraianj aukeratua. 

Ignacio Cabeza Kontu Auzitegiko Fiskaltzako fiskalburuarekin
Kontuen Ganberak eta Kontuen Auzitegiko Fiskaltzak jarduera-protokolo bat sinatu dute

Ignacio Cabeza Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak eta Manuel Martin-Granizo Santamaria Kontu Auzitegiko Fiskaltzako fiskalburuak eguneratu egin dute bi erakundeek 2013an sinatu zuten jarduera protokoloa, kontabilitate erantzukizunaren zantzuak atzemateko orduan koordinazioa eta komunikazioa hobetzeko asmoz.

Ignacio Cabeza prentsarekin hizketan
Ignacio Cabezak hedabideei azaldu die herritarrek Lehen Mailako Arreta jasotzeko duten irisgarritasunari buruzko txostena

Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako presidenteak hedabideei azaldu dizkie gaur goizean herritarrek Lehen Mailako Arreta jasotzeko duten irisgarritasunari buruzko (2018-2023) txostenaren ondorioak. Cabezak nabarmendu duenez, biztanleriaren hazkundeak eta haren zahartzeak, baita kontsulta denboraren igoerak ere, eragina izan dute Lehen Mailako Arretaren kudeaketan.