Skip to main content

Berriak

Unai Hualde eta Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakari ohi Patxi Tuñon eta Asun Olaechearekin, eta talde parlamentarioetako ordezkariekin.
Unai Hualde eta Ignacio Cabezak Kontuen Ganberaren lanaren garrantzia azpimarratu dute

Gaur eguerdian, Kontuen Ganberaren Foru Legearen 40. urteurreneko ekitaldia ospatu da Nafarroako Parlamentuan. Parlamentuko presidente Unai Hualdek eta Kontuen Ganberako presidente Ignacio Cabezak hitz egin dute. Biek ala biek mezu argia utzi dute: funtsezkoa dela Kontuen Ganberak diru publikoaren gainean egiten duen kontrola.

Unai Hualdek azpimarratu du erakundeak lan tekniko zorrotza egiten duela, eta kontrol lanak erakundeen funtzionamendua hobetzeko balio duela.

Parlamentuko Mahaiaren eta eledunen Batzordearen gaur goizeko bilera.
Sunsundeguiri eginiko diru-ekarpenak, etxebizitza babestuaren kudeaketa eta genero ikuspegia aurrekontuetan, datorren urteko txostenetako batzuk

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak heldu den urteko lan-programa aurkeztu du gaur Parlamentuan, Mahaiaren eta eledunen Batzordearen bileran. Kontuen Ganberak 22 txosten eginen ditu. Urteko kontu orokorrei buruzkoaz gain, Parlamentua, Arartekoa eta NUP fiskalizatuko ditu.

Begoña Sesma saria jasotzen
Begoña Sesmak Auditoria Pública saria jaso dut

Begoña Sesma Zuzenbide Finantzarioko katedradunak Auditoría Pública saria jaso zuen atzo. Ekitaldia Toledon egin zen, Castilla Mantxako korteen egoitzan, bertan elkartu batziren kontu epaitegietako buruak eta Kontue Epaitegiko ordezkariak. Sesmak kontratazio publiko irregularrari buruz idatzitako artikuluari esker irabazi du saria.   

Administrazio publikoaren erreformari buruzko jardunaldia.

       

Kontuen Ganberak administrazio publikoaren erreformari buruzko jardunaldia antolatu du, Kontuen Ganberaren Foru Legearen 40. urteurrenaren karietara. Jardunaldia abenduaren 20an eginen da, Iruñeko Civican aretoan.

Plazak mugatuak dira.

Jardunaldia gaztelaniaz eginen da. Behean dituzue programa eta izena emateko lotura.

 

Toki Zuzenbideko Euskal Mintegia
Miguel Ángel Aurrecoechea, Toki Zuzenbideko Euskal Mintegiko hizlari

Toki Zuzenbideko Euskal Mintegiak aurten 18. edizioa ospatu du. Nafarroako Kontuen Ganberako auditoreak, Miguel Ángel Aurrecoecheak, parte hartu zuen, “Babesletza-kontratuak, diru-laguntzak eta lankidetza-hitzarmenak. Araubide juridikoa eta ezberdintasun nagusiak” izeneko saioan hizlari gisa, joan den ostiralean.

Teknologiari buruzko jardunaldietan parte hartu duten teknikariak.
Kontrol erakundeetako teknologiari buruzko jardunaldiak

Azken bi egunotan, Asturiaseko Kontu Epaitegiak antolatuta teknologiari buruzko jardunaldiak egin dira Oviedon. Azterturiko gai nagusiak honakoak dira: adimen artifiziala, datu azterketa, afrtxibo elektronikoa eta segurtasun eskema nazionala.

Kontuen Ganberako bi teknikari izan dira bertan: Javier Martinez de Estibariz eta Maria Dolores Saiz, Informatikako teknikariak biak.

Kontuen Ganberak Ustelkeriaren Kontrako Bulegoaren kontuei buruzko txostena aurkeztuko du bihar

Kontuen Ganberak Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren kontrako Bulegoaren 2023ko kontuei buruzko txostena aurkeztuko du bihar. 2023ko kontuak dira azterturikoak, Buleguak aurkeztu dituen lehenak.

Ustelkeriaren kontrako Bulegoa 2018an sortu zen, Nafarroako Parlamentuak bultzatua. Bulegoko burua Edurne Eginoa da, 2022an izendatua. 

Gaur goizeko agerraldia
Ignacio Cabeza: "Ignacio Cabeza: Corellako Udalak legezkotasuna bete behar du"

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Parlamentuan agertu da gaur goizean, Corellako Udalari buruzko txostena aurkezteko. Txostenak era askotako irregulartasunak antzeman zituen, bereziki langileriaren kudeaketan eta kontratazioan. Talde guztietako ordezkariek larritzat jo dute Kontuen Ganberak salatutakoa, bereziki UPNk, PPk eta Voxek.

Cabezak dei bat egin dio udalari legearen araberako kudeaketa egin dezan.

 

Kontu Epaitegietako ordezkariak, Bruselako mintegia amaituta.
Ignacio Cabezak EURORAIk Bruselan eginiko mintegi batean parte hartu du

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak EURORAIk Bruselan antolaturiko mintegi batean parte hartu du.  

Mintegiaren helburua zen pil-pilean dauden bi gai aztertzea. Batetik, aurrekontuak murriztu behar diren garaian zein den kontu epaitegien zeregina. Bestetik, gizartaren urgentziazko erronkei aurre egiteko zer egin dezaketen. 

Gaur goizeko bilerako irudia.
Cabezak Osasunak Lehen Arretaz: "Kudeaketa hobetzeko neurri estrategikoak behar dira"

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Osasun batzordearen aitzinean agertu da gaur, Lehen Arretarako irisgarritasunari buruzko txostena aurjkezteko.

Ignacio Cabezak esan duenez, Lehen Arretarako irisgarritasunak okerrera egin du, hainbat arrazoirengatik, bereziki mediku falta eta biztanleriaren zahartzeagatik.