Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak Asocex elkarteko kideen bileran parte hartu du gaur eguerdian Sevillan, Andaluziako kontu epaitegiko egoitzan. Asocex Estatuko autonomietako kontu epaitegiek osatua da. Gaurko bileran presidente guztiak izan dira.
Presidenteek fiskalizazio gida batzuk onartu dituzte, honako gaiei buruzkoak: langileriaren gastuak, ondasun eta zerbitzuen erosketa, diru-laguntza, zibersegurtasuna eta informazio teknologiak. Energia-eraginkortasunaz eta hezkuntza arloko digitalizazioaz egin nahi duten lanen inguruan ere mintzatu dira.