Skip to main content

Berriak

Raquel González eta Joaquin Izquierdo, Auditoría Publica aldizkarial emaniko sariaren irabazleak. y Joaquín Izquierdo, ganadores del Premio Auditoría Pública Ulpiano Villanueva
Raquel González eta Joaquin Izquierdo, Auditoría Publica Ulpiano Villanueva sariaren irabazle

Raquel González Virgidano eta Joaquín Izquierdo Peris, Balentziako Kontu Epaitegiko teknikariak, Auditoría Publica Ulpiano Villanueva sariaren irabazleak dira. Horixe erabaki zuten Estatuko kontu epaitegietako presidenteek atzo eginiko bilkuran. Auditoría Publica Estatuko autonomietako kontu epaitegiek argitaraturiko aldizkaria da. 2024an argitaraturiko artikulu hoberenari dagokio Gonzalezek eta Izquierdok lorturiko saria.  Adierazle batzuk erabiliz, kontro erakundeen eraginkortasuna aztertu dute.

Elena Garde, Kontuen Ganberan solasean.
Gobernuko barne kontroleko ordezkariak, Kontuen Ganberan hizlari

Nafarroako Gobernuko barne kontroleko hiru teknikari hizlari izan ditutu Kontuen Ganberan. Javier Larrayak, Elena Gardek eta Maria Carmen Garciak barne kontrolaren antolaketa sistemaren berri eman digute. Aurtengo kontrol planaz ere mintzatu dira. Jardunaldiaren helburua zen Gobernuko barne kontrolaren eta Kontuen Ganberak egien duen kanpoko kontrolaren arteko harremanak estutzea, elkarri informazio emanez. Izan ere, bi kontrol motaren arteko harremanak zenbait eta estuagoak izan, kontrol sistema orduan eta eraginkorragoa izaten da. 

 

Ignacio Cabeza eta Patxi Vera, gaur goizeko bileran.
Patxi Vera arartekoa Ignazio Cabezarekin elkartu da

Nafarroako Ararteko Patxi Vera Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako lehendakariarekin elkartu da gaur goizean. Bi erakundeek, Parlamentuaren menpekoak, administrazioen kontrola dute helburu. Arartekoak biztanleriaren eskubideen alde egiten du; Kontuen Ganbera, berriz, diru publikoaren kotrolaz arduratzen da. Vera eta Cabeza 2022ko udaberrian hartu zuten kargua. Beraz, agintaldiaren erdira heltzear daude.   

Goizeko bileran, bi erakundeei dagozkien gaiak aztertzea gain, bien arteko komunikazio eta elkar lana hobetzeko moduaz ere hausnarketa egin dute. 

Karen Moreno auditorea eta Ignacio Cabeza agerraldia hasi aurretik.
Ignacio Cabeza: "Errenta bermatua defensatzeko modu hoberena da kontrolik zorrotzena egitea"riguroso"

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako presidentea, Parlamentuan agertu da gaur, berriki argitaraturiko errenta bermatuari buruzko txostena aurkezteko. Txostenaren datu eta konklusio nagusiak aipatu ondoren, Cabezak kontrolaren beharra azpimarratu du. "Nire ustez, errenta bermatua defendatzeko modu hoberena kontrolik zorrotzena egitea da".

Ignacio Cabezak errenta bermatuari buruzko txostena aurkeztuko du bihar Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertuko da bihar, otsailak 4, erakundeak berriki argitaraturiko errenta bermatuari buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko y Enpleguko Batzordearen aitzinean izanen da, eguerdiko 12:15ean hasita.

Ignacio Cabeza saria jaso eta gero.
Ignacio Cabezak Ser irrati katearen saria jaso du, "azken berrogei urteotan Kontuen Ganberan lanean aritu diren guztien izenean"

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak Ser irrati katearen ohorezko saria jaso zuen atzo, Iruñeko Baluarte Jauregian eginiko ekitaldi batean. Saria jasotzean, azken berrogei urteotan Kontuen Ganberan lanean aritu diren guztiak izan zituen gogoan. Kazetarien lanaren garrantzia ere azpimarratu zuen. "Kontuen Ganberak biztanle guztien dirua nola erabiltzen den aztertzen du. Beraz, behartuta gaude gure lanaren berri ematera. Alde horretatik, kazetarien lana funtsezkoa da gure erakundearen eta jendearen arteko zubi-lana egiten dutelako.

Ezkerretik eskuinera, Jose Contreras Kontuen Gamberako idazkari nagusia, Javier Martikorena auditorea eta Ignacio Cabeza lehendakaria.l presidente Ignacio Cabeza, antes de comenzar la comparecencia.
Ignacio Cabezak toki administrazioari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakariak, gaur goizean, toki administrazioari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan. Bi mezu nagusi helarazi dizkiei parlamentarioei: batetik, Nafarroako udal eta gainerako udal erakundeen finantza egoera ona; bestetik, udal mapa aldatu beharra dagoela, udal zerbitzuen kalitate eta eraginkortasuna hobetzeko.

Irudian, ezkerretik eskuinera, Jose Contreras Kontuen Ganberako lehendakaria, Javier Martikorena auditorea eta Ignacio Cabeza lehendakaria.

 

Cabeza eta Lacosta, gaur goizeko bileran.
Institución Futuroko ordezkariak Ignacio Cabezarekin elkartu dira

Institución Futuroko lehendakari Jose Ramon Lacosta eta zuzendari Ana Yerro Kontuen Ganberako presidentearekin elkartu dira. Institucion Futuro elkarteak eskatutako bileraren helburua zen think tank-aren zereginak azaltzea, eta Nafarroako ekonomiaz dituzten iritzi eta kezken berri ematea. 

Argazkian, Cabeza eta Lacosta, Kontuen Ganberako lehendakariaren bulegoan.

Irudian, Ignacio Cabeza lehendakaria. Ezkerrean, Asun Olaechea auditorea, Iratiko Hondakinen Mankomunitateari buruzko txostenaren arduraduna.
Ignacio Cabeza: “Iratiko Mankomunitateak legezkotasuna errespetatuz kudeatu behar du”

Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako lehendakariak agerraldia egin du gaur goizean Nafarroako Parlamentuko Lurralde Kohesiorako Batzordearen aurrean, Iratiko Hondakinen Mankomunitateari buruzko txostena azaltzeko.

Maria Chivite eta Ignacio Cabeza jardunaldiko hizlarietako batzuekin.
Administrazioaren erreformari buruzko jardunaldiak, arrakasta handia

Kontuen Ganberak haren legearen 40. urteurrenean antolaturiko jardualdia oso arrakastatsua izan da. Iruñeko Civican aretoan egin da, Administrazio Publikoaren erreforma hizpide harturik. Maria Chivite lehendakariak egin du hasierako hitzaldia, eta Unai Hualde Parlmentuko buruak amaierakoa.

Bien artean, hizlari sorta handia, hitzaldi eta mahai inguruetan gaia ikuspegi ezberdinetatik aztertu dutenak.