Asocex-en otsaileko buletina argitaratu berri da. Beti bezala, Estatuko kontu epaitegien albisteak eta azken hilabeteotako txostenak biltzen ditu.
Kontuen Ganberako auditore Karen Morenok Mexikoko Auditoretza Akademiak antolaturiko jardunaldi batean hizlari aritu da. Aipaturiko akademia 1994an sortu zen, auditoretza aztertu eta zabaltzeko. Jardunaldiaren helburua da auditoretza operatiboa aztertzea, kasu zehatz batzuk erabiliz. Horregatik, Morenok Kontuen Ganberak eginiko txosten batzuk aurkeztu ditu. Horietako bi, enplegua bultzatzeko neurrien eraginkortasuna eta lehen mailako osasun arretaren eskuragarritasuna.
Kontuen Ganberako presidente Ignacio Cabeza Parlamentuan agertu da gaur, Foru Hobekuntzaren aldaketa aztertzen ari den ponentziaren aitzinean. Foru Hobekuntzaren 18. artikulua aipatu du, bertan zehazten baita Kontuen Ganberaren zeregina. Horren arabera, nafar erakundea da hemengo diru publikoa fiskalizatzen duena. Cabezak gogoratu duenez, Madrilgo Kontu Epaitegitik, noizean behin, hemengo diru publikoa kontrolatzeko saioak egin izan dira.
Kontuen Ganberak tokiko sektore publikoari buruzko txostena argitaratu du. Bertan, udal eta gainerako toki erakundeen antolaketaren berri ematen da, bai eta 2003ko abenduaren 31ko finantza egoerari buruzko iritzia ere. Txostenak udalen finantza egoera ona azpimarratzen du.
Nafarroan 701 udal erakunde daude: 272 udalerri, 345 kontzeju, 62 mankomunitate eta 22 udalerri elkarte.
Elizondoko Lanbide Eskolako talde batek gure egoitza bisitatu du. Kudeaketa Administratiboa ikasten ari diren gaztetxoei etxe erakutsi diegu. Ondoren, Kontuen Ganberaren historia eta istorioak kontatu dizkiegu. Hori dena azaltzen duen bideoa ere ikusi dute. Azkenik, argazkia egin diegu barneko patioan. Hortxe daude ikasle eta irakasleak. Esker mila bisitagatik!!! U
IGAEko Enrique Amunategui eta Leonor Lois kontu-hartzaile eta auditoreak "Ebidentzia auditoretza publikoan" gaiari buruz aritu dira Kontuen Ganberan. Auditore publikoei eskatu beharrezko independentzia, profesionaltasuna eta objetbotasuna azpimarratu dituzte, eta irizpide horiek arriskuan jar ditzaketeen kontuak.
Irudian, bi hilariak eta Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza.
Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Parlamentuaren Mahai eta Eledunen Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, heldu den urteko lan-programaren berri emateko.
Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak nafar udalen eta gainerako udal erakundeen egoera ona azpimarratu du. Nafarroako Gobernuak udal erakundeen finantzazioari buruz antolaturiko jardunaldi batean egin du. Jardunaldia gaur goizean egin da, Iruñeko Baluarten.
Nafarroako Kontseiluak 25. urteurrena ospatu du gaur, Nafarroako Parlamentuan. Bertan izan dira nafar agintari nagusiak, horien artean Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza. Carmen Calvo Estatu Kontseiluko buruak ere parte hartu izan du. Maria Chivite lehendakariak egin du hasierako hitzaldia. Amaierakoa, berriz, Una Hualde Parlamentuko presidenteak. Bi mahai-inguru antolatu dira, Kontseiluaren ibilbide eta erronkak aztertzeko. Hitzaldi nagusia Jose Luis Goñi Lanaren eta Gizarte Zegurantzarenb Zuzenbidiko katedradun eta Nafarroako Kontseiluko presidente ohiak eman du.
Kontuen Ganberak Iruñeko Udalaren 2024ko kontuei buruzko txostena argitaratu du. Udalaren finantza egoera ona dela azpimarratu du, baina funtzionamendu gastuak ohiko diru-sarrerak baino gehiago handitzen ari direla ohartarazi du.
2024an, Iruñeko Udalak eta haren erakunde autonomoek (Haur Eskolak eta Udalaren Hirigintza Gerentzia) 296 milioi gastatu eta 262 bildu zituzten.
