Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, Akitania Berriko Eskualde eta Lurralde Kontuen Ganberako ordezkari nagusiekin bildu da. Bilera horren helburua erakundeen arteko lotura indartzea zen, bizipenak eta etorkizuneko misioak partekatuz. Kontrolen programazioa ere landu da.
Joan den ostiralean, Baionako Udaletxean egin zen bilkuran, Euskaltzaindiak ohorezko 21 akademiko izendatu zituen eta beste 9 euskaltzain urgazle.
Euskaltzain urgazleen artean, gure lankide bat dago: Fermin Erbiti, Kontuen Ganberako komunikazio-arduraduna.
Kontuen Ganberak despopulazioaren aurkako foru lege bat onestea eskatzen du 2024ko maiatzaren 24a Kontuen Ganberak despopulazioari buruzko txosten bat argitaratu du, eta bertan Foru Administrazioak arazoari aurre egiteko hartutako neurriak aztertzen ditu.
Txostenaren arabera, azken hogeita hamar urteotan Nafarroako biztanleria %27 hazi da, eta aldi berean udalerrien erdiak baino gehiagok (%56) biztanleria galdu dute.
Berrehun bat lagun elkartu dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egoitzan, diru-laguntzen kudeaketa eta kontrola aztertzeko. Jardunaldia Kontuen Ganberak, Nafarroako Kontu-Hartzailetzak eta NAPIk antolatu dute. Gaur zortzi, jarripena izanen du.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle talde bat bisitan izan da Kontuen Ganberan, Kudeaketa Publikoa ikasgaiko irakasle Fermin Cabasesekin. Egoitza erakusteaz gain, ikasleek erakundearen historia, funtzioak eta instituzioaren antolaketa ezagutu dituzte. Karen Moreno auditoreak horri buruzko hitzaldia eman die.
Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluaren kontuak aztertu ditu
Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Txostenak 2023ko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertzen ditu.
Kontu Epaitegiko Luis Rueda García fiskalak kontu-erantzukizunari buruzko hitzaldi bat eman du Iruñeko Kondestable jauregian. Kontuen Ganberak antolaturiko ekitaldian ehun bat lagunek parte hartu dute, gehienak foru Administrazioko, udaletako eta Kontuen Ganberako teknikariak.
Kontuen Ganberak kontabilitate-erantzukizunari buruzko jardunaldi bat antolatu du. Heldu den asteartean eginen dugu, apirilak 16, Iruñeko Kondestable jauregian. Hizlaria Espainiako Kontu Epaitegiko fiskal Luis Rueda izanen da. Jadunaldiak goizeko 9:30ean hasi eta 12:30ean amaituko da. Parte hartzeko izena eman behar da, Kontuen Ganberara deituta: 848 421 400
Sancho el Mayor elkarteko kideak bisitan izan ziren atzo Kontuen Ganberan. Barneko patioa eta lehen solairua erakusteaz gain, Kontuen Ganberaren historiaz eta gaur egungo zer eginez hitz egin genien.
Irudia, elkarteko kideak patioan.
Begoña Sesma Sánchezek irabazi du Auditoría Pública aldizkariaren sari nagusia. Aipaturiko saria iazko artikulu hoberenari dagokio. Begoña Sesma Oviedoko Unibertsitateko Zerga eta Finantza Zuzenbideko katedraduna da. Horrez gain, Asturiaseko Aholku-Kontseiluko burua da. Sarituriko artikuluan administrazio-kontratazio irregularra aztertzen du.