Skip to main content
Tuterako Udalaren 2023ko langileria, kontratazio publikoa eta sektore publiko instituzionaleko dirulaguntzak

Kontuen Ganberak Tuterako Udaleko erakunde autonomoen eta fundazioen kudeaketa aztertu du. Hain zuzen, hiru kontu ikuskatu ditu: langileriaren, kontratazioaren eta diru-laguntzen kudeaketa. Txostenak lizitatu beharreko kontratazio zuzenak eta epea amaitua zuten kontratu batzuk atzeman ditu.

Kontuen Ganberak Tuterako Udaleko erakunde autonomoen eta fundazioen kudeaketa aztertu du. Lau erakunde dira: Uren Udal Batzordea. Tudela Cultura, Dédalo Fundazioa (teknologiaz arduratua) eta María Forcada Fundazioa (kultura bultzatzeko sortua).

Nasunvinsaren eta Estudios Melitón S.L.-ren arteko errentamendu-kontratua

Kontuen Ganberak Nasuvinsa sozietate publikoaren eta Estudios Melitón enpresa pribatuaren arteko kontratuari buruzko txostena argitaratu du. Kontratuaren helburua zen Lekarotzen pelikulak egiteko instalazio bat eraiki eta kudeatzea. Enpresak sekula ez zuen errentarik ordaindu. Nasuvinsak instalazioa berreskuratu zuen, eta orain beste enpresa batek dauka errentan hartua.

Ignacio Cabeza: "Errenta bermatua defensatzeko modu hoberena da kontrolik zorrotzena egitea"riguroso"

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako presidentea, Parlamentuan agertu da gaur, berriki argitaraturiko errenta bermatuari buruzko txostena aurkezteko. Txostenaren datu eta konklusio nagusiak aipatu ondoren, Cabezak kontrolaren beharra azpimarratu du. "Nire ustez, errenta bermatua defendatzeko modu hoberena kontrolik zorrotzena egitea da".

Ignacio Cabezak errenta bermatuari buruzko txostena aurkeztuko du bihar Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertuko da bihar, otsailak 4, erakundeak berriki argitaraturiko errenta bermatuari buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko y Enpleguko Batzordearen aitzinean izanen da, eguerdiko 12:15ean hasita.

Ignacio Cabezak Ser irrati katearen saria jaso du, "azken berrogei urteotan Kontuen Ganberan lanean aritu diren guztien izenean"

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak Ser irrati katearen ohorezko saria jaso zuen atzo, Iruñeko Baluarte Jauregian eginiko ekitaldi batean. Saria jasotzean, azken berrogei urteotan Kontuen Ganberan lanean aritu diren guztiak izan zituen gogoan. Kazetarien lanaren garrantzia ere azpimarratu zuen. "Kontuen Ganberak biztanle guztien dirua nola erabiltzen den aztertzen du. Beraz, behartuta gaude gure lanaren berri ematera. Alde horretatik, kazetarien lana funtsezkoa da gure erakundearen eta jendearen arteko zubi-lana egiten dutelako.

Ignacio Cabezak toki administrazioari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakariak, gaur goizean, toki administrazioari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan. Bi mezu nagusi helarazi dizkiei parlamentarioei: batetik, Nafarroako udal eta gainerako udal erakundeen finantza egoera ona; bestetik, udal mapa aldatu beharra dagoela, udal zerbitzuen kalitate eta eraginkortasuna hobetzeko.

Irudian, ezkerretik eskuinera, Jose Contreras Kontuen Ganberako lehendakaria, Javier Martikorena auditorea eta Ignacio Cabeza lehendakaria.

 

Institución Futuroko ordezkariak Ignacio Cabezarekin elkartu dira

Institución Futuroko lehendakari Jose Ramon Lacosta eta zuzendari Ana Yerro Kontuen Ganberako presidentearekin elkartu dira. Institucion Futuro elkarteak eskatutako bileraren helburua zen think tank-aren zereginak azaltzea, eta Nafarroako ekonomiaz dituzten iritzi eta kezken berri ematea. 

Argazkian, Cabeza eta Lacosta, Kontuen Ganberako lehendakariaren bulegoan.

Errenta bermatuaren kudeaketa eta enpleguan duen inpaktua (2019-2023)

Kontuen Ganberak txosten bat argitaratu du errenta bermatuaren kudeaketari eta horrek enpleguan duen eraginari buruz. Azterketa 2019-2023 aldiari dagokio. Kudeaketa konplexua da, helburu bera duten bi laguntza-mota daudelako: errenta bermatua eta gutxieneko diru-sarrera. Kontuen Ganberak ahuleziak atzeman ditu errenta bermatuaren kudeaketa eta kontrolean.

Ignacio Cabeza: “Iratiko Mankomunitateak legezkotasuna errespetatuz kudeatu behar du”

Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako lehendakariak agerraldia egin du gaur goizean Nafarroako Parlamentuko Lurralde Kohesiorako Batzordearen aurrean, Iratiko Hondakinen Mankomunitateari buruzko txostena azaltzeko.

Administrazioaren erreformari buruzko jardunaldiak, arrakasta handia

Kontuen Ganberak haren legearen 40. urteurrenean antolaturiko jardualdia oso arrakastatsua izan da. Iruñeko Civican aretoan egin da, Administrazio Publikoaren erreforma hizpide harturik. Maria Chivite lehendakariak egin du hasierako hitzaldia, eta Unai Hualde Parlmentuko buruak amaierakoa.

Bien artean, hizlari sorta handia, hitzaldi eta mahai inguruetan gaia ikuspegi ezberdinetatik aztertu dutenak.

Subscribe to