Raquel González Virgidano eta Joaquín Izquierdo Peris, Balentziako Kontu Epaitegiko teknikariak, Auditoría Publica Ulpiano Villanueva sariaren irabazleak dira. Horixe erabaki zuten Estatuko kontu epaitegietako presidenteek atzo eginiko bilkuran. Auditoría Publica Estatuko autonomietako kontu epaitegiek argitaraturiko aldizkaria da. 2024an argitaraturiko artikulu hoberenari dagokio Gonzalezek eta Izquierdok lorturiko saria. Adierazle batzuk erabiliz, kontro erakundeen eraginkortasuna aztertu dute.
Nafarroako Gobernuko barne kontroleko hiru teknikari hizlari izan ditutu Kontuen Ganberan. Javier Larrayak, Elena Gardek eta Maria Carmen Garciak barne kontrolaren antolaketa sistemaren berri eman digute. Aurtengo kontrol planaz ere mintzatu dira. Jardunaldiaren helburua zen Gobernuko barne kontrolaren eta Kontuen Ganberak egien duen kanpoko kontrolaren arteko harremanak estutzea, elkarri informazio emanez. Izan ere, bi kontrol motaren arteko harremanak zenbait eta estuagoak izan, kontrol sistema orduan eta eraginkorragoa izaten da.
Nafarroako Ararteko Patxi Vera Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako lehendakariarekin elkartu da gaur goizean. Bi erakundeek, Parlamentuaren menpekoak, administrazioen kontrola dute helburu. Arartekoak biztanleriaren eskubideen alde egiten du; Kontuen Ganbera, berriz, diru publikoaren kotrolaz arduratzen da. Vera eta Cabeza 2022ko udaberrian hartu zuten kargua. Beraz, agintaldiaren erdira heltzear daude.
Goizeko bileran, bi erakundeei dagozkien gaiak aztertzea gain, bien arteko komunikazio eta elkar lana hobetzeko moduaz ere hausnarketa egin dute.
Kontuen Ganberak Tuterako Udaleko erakunde autonomoen eta fundazioen kudeaketa aztertu du. Hain zuzen, hiru kontu ikuskatu ditu: langileriaren, kontratazioaren eta diru-laguntzen kudeaketa. Txostenak lizitatu beharreko kontratazio zuzenak eta epea amaitua zuten kontratu batzuk atzeman ditu.
Kontuen Ganberak Tuterako Udaleko erakunde autonomoen eta fundazioen kudeaketa aztertu du. Lau erakunde dira: Uren Udal Batzordea. Tudela Cultura, Dédalo Fundazioa (teknologiaz arduratua) eta María Forcada Fundazioa (kultura bultzatzeko sortua).
Kontuen Ganberak Nasuvinsa sozietate publikoaren eta Estudios Melitón enpresa pribatuaren arteko kontratuari buruzko txostena argitaratu du. Kontratuaren helburua zen Lekarotzen pelikulak egiteko instalazio bat eraiki eta kudeatzea. Enpresak sekula ez zuen errentarik ordaindu. Nasuvinsak instalazioa berreskuratu zuen, eta orain beste enpresa batek dauka errentan hartua.
Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako presidentea, Parlamentuan agertu da gaur, berriki argitaraturiko errenta bermatuari buruzko txostena aurkezteko. Txostenaren datu eta konklusio nagusiak aipatu ondoren, Cabezak kontrolaren beharra azpimarratu du. "Nire ustez, errenta bermatua defendatzeko modu hoberena kontrolik zorrotzena egitea da".
Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertuko da bihar, otsailak 4, erakundeak berriki argitaraturiko errenta bermatuari buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko y Enpleguko Batzordearen aitzinean izanen da, eguerdiko 12:15ean hasita.
Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak Ser irrati katearen ohorezko saria jaso zuen atzo, Iruñeko Baluarte Jauregian eginiko ekitaldi batean. Saria jasotzean, azken berrogei urteotan Kontuen Ganberan lanean aritu diren guztiak izan zituen gogoan. Kazetarien lanaren garrantzia ere azpimarratu zuen. "Kontuen Ganberak biztanle guztien dirua nola erabiltzen den aztertzen du. Beraz, behartuta gaude gure lanaren berri ematera. Alde horretatik, kazetarien lana funtsezkoa da gure erakundearen eta jendearen arteko zubi-lana egiten dutelako.
Kontuen Ganberako lehendakariak, gaur goizean, toki administrazioari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan. Bi mezu nagusi helarazi dizkiei parlamentarioei: batetik, Nafarroako udal eta gainerako udal erakundeen finantza egoera ona; bestetik, udal mapa aldatu beharra dagoela, udal zerbitzuen kalitate eta eraginkortasuna hobetzeko.
Irudian, ezkerretik eskuinera, Jose Contreras Kontuen Ganberako lehendakaria, Javier Martikorena auditorea eta Ignacio Cabeza lehendakaria.
Institución Futuroko lehendakari Jose Ramon Lacosta eta zuzendari Ana Yerro Kontuen Ganberako presidentearekin elkartu dira. Institucion Futuro elkarteak eskatutako bileraren helburua zen think tank-aren zereginak azaltzea, eta Nafarroako ekonomiaz dituzten iritzi eta kezken berri ematea.
Argazkian, Cabeza eta Lacosta, Kontuen Ganberako lehendakariaren bulegoan.