Kontuen Ganberak En resumidas cuentas podkasta sortu du, diru publikoaren kudeaketari eta kontrolari buruzko edukiak eskaintzeko. Gai honen inguruko lehen podkasta da. Anne Martiarena eta Fermin Erbiti kazetariek egingo dute, Roberto Elizalderen laguntzarekin, edizio lanetan.
Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Diputatuen Kongresuan agertuko da bihar, pandemia garaiko osasun-materialaren erosketa aztertzen ari den ikerketa batzordearen aitzinean. Batzordeak gaiari buruzko txostenak eginak dituzten zazpi kontu epaitegietako buruei deitu die. Cabeza agertzen lehena izanen da. Haren agerraldia arratsaldeko lauretarako dago iragarria.
Joan den ostiralean, Mari Paz Benito epaileak "Kontuen Ganberako Topaketan" parte hartu zuen. Ekimen honen helburua, gure egoitzara gure komunitateko bizitza sozial, politiko, ekonomiko eta kulturaleko pertsonaiak hurbiltzea da.
Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, Akitania Berriko Eskualde eta Lurralde Kontuen Ganberako ordezkari nagusiekin bildu da. Bilera horren helburua erakundeen arteko lotura indartzea zen, bizipenak eta etorkizuneko misioak partekatuz. Kontrolen programazioa ere landu da.
Joan den ostiralean, Baionako Udaletxean egin zen bilkuran, Euskaltzaindiak ohorezko 21 akademiko izendatu zituen eta beste 9 euskaltzain urgazle.
Euskaltzain urgazleen artean, gure lankide bat dago: Fermin Erbiti, Kontuen Ganberako komunikazio-arduraduna.
Kontuen Ganberak despopulazioaren aurkako foru lege bat onestea eskatzen du 2024ko maiatzaren 24a Kontuen Ganberak despopulazioari buruzko txosten bat argitaratu du, eta bertan Foru Administrazioak arazoari aurre egiteko hartutako neurriak aztertzen ditu.
Txostenaren arabera, azken hogeita hamar urteotan Nafarroako biztanleria %27 hazi da, eta aldi berean udalerrien erdiak baino gehiagok (%56) biztanleria galdu dute.
Berrehun bat lagun elkartu dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egoitzan, diru-laguntzen kudeaketa eta kontrola aztertzeko. Jardunaldia Kontuen Ganberak, Nafarroako Kontu-Hartzailetzak eta NAPIk antolatu dute. Gaur zortzi, jarripena izanen du.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle talde bat bisitan izan da Kontuen Ganberan, Kudeaketa Publikoa ikasgaiko irakasle Fermin Cabasesekin. Egoitza erakusteaz gain, ikasleek erakundearen historia, funtzioak eta instituzioaren antolaketa ezagutu dituzte. Karen Moreno auditoreak horri buruzko hitzaldia eman die.
Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluaren kontuak aztertu ditu
Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Txostenak 2023ko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertzen ditu.
Kontu Epaitegiko Luis Rueda García fiskalak kontu-erantzukizunari buruzko hitzaldi bat eman du Iruñeko Kondestable jauregian. Kontuen Ganberak antolaturiko ekitaldian ehun bat lagunek parte hartu dute, gehienak foru Administrazioko, udaletako eta Kontuen Ganberako teknikariak.
