Estatuko kontu epaitegietako ordezkariek herenegun elkartu ziren Madrilen. Bileraren helburua bikoitza zen: batetik, informazioa trukatzea kontrol lana hobetzen segitzeko. Bestik, kontrol erakundea biltzen dituen Asocex-eko presidente berria aukeratzea. Hemendik aurrera, Kanarietako Kontu Epaitegiko buru Pedro Pacheco izanen da lehendakaria.
Bestalde, atzo kontu erakundeetako ordezkariak Kontue Epaitegiko ordezkariekin bildu ziren, erakundeen arteko koordinazioa aztertzeko.
Argazkian, Pedro Pacheco, Asocexeko presidente berria.
Kontuen Ganberak Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoaren 2024ko kontuak aztertu ditu. Txostenak ontzat hartzen ditu kontuak eta legezkotasunaren gaineko iritzia ere aldekoa da.
Kontuen Ganberak 1.000 eta 2.000 biztanle arteko udalen ordainketa sistema aztertu du. 21 udaletatik, 20k ordainketa sistema egokia dute. Salbuespena Irunberriko Udala da. Kasu horretan, barne kontrol eskasak ez du ordainketa sistema segurua bermatzen.
Txostenak 1.000 eta 2.000 biztanle arteko udalen ordainketa sistema aztertu du. Horren helburua zen sistema legezkoa den aztertzea eta, bestetik, eraginkorra finantza-kudeaketaren ikuspegitik.
Kontuen Ganberak Antsoain, Burlata, Eguesibar eta Atarriabako Udaletako sozietate publikoen kudeaketaren hiru arlo azertu ditu: langileria, kontratazio publikoa eta enkarguak. Txostenaren konklusioa da kudeaketa legezkoa dela.
Kontuen Ganberak Nafarroako Parlamentuaren kontuak aztertu ditu
2025eko ekainaren 26a.
Kontuen Ganberak egiten duen "En resumidas cuentas" podkastaren atal berria dugu. Kasu honetan, Ignacio Cabeza lehendakariarekin eginiko elkarrizketa eskaintzen dugu. Cabeza duela hiru urte hasi zen erakundea zuzentzen. Agintaldiaren erdia beteta, gogoeta batzuk eskaintzen ditu hainbat gairi buruz: munduko egoera nahasia, Nafarroako erakundeen erronkak eta Kontuen Ganberaren oraina eta geroa.
Kontuen Ganberak Berriozarko Udalaren langileriaren, kontratazioaren eta diru-laguntzen kudeaketa aztertu du. Udalaren menpeko bi sozietate publikoen kudeaketa ere kontuan hartu du: Berrikilan, kirol instalazioen kudeatzailea; eta Usalanda, udal eraikinen garbiketaren arduraduna.
Txostenaren konklusio nagusia da Berriozarko Udalak eta haren sozietateek legea errespetatuz kudeatzen dituztela langileria, administrazioa kontratazioa eta diru-laguntzak.
Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Parlamentuan agertuko da bihar, ekainak 24, Sodenak Sunsundegui empresari eginiko diru-ekarpenei buruzko txostena aurkezteko. PPN taldeak eskaturiko agerraldia Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordearen aitzinean eginen da, arratsaldeko 3:15ean hasita.
Kontuen Ganberak txosten bat argitaratu du osasun mentalaren kudeaketari buruzkoa. Azterketa 2020-2023 aldiari dagokio. Gaur egungo egoera aztertzeaz gain, 2020ko txostenean gai berari buruz emandako gomendioak jarraitu diren berrikusten du.
Osasun mentala osasun-kudeaketaren alderdi bat da, pandemiaren ondoren bereziki kezkatzen duena. Hori dela eta, antzemandako arazoak aztertzeaz gain, osasun-agintariek arreta berezia jarri dute sustapenean eta prebentzioan.
Kontuen Ganberak Iruñeko Udalak eginiko kontratuen gardentasun eta publizitatea aztertu ditu. Nafarroako Kontratazio Atarian argitaraturiko informazioan oinarritu da txostena.
Txostenak Iruñeko Udalaren kontratuak ez ezik, haren erakunde autonomo eta sozietateek eginikoak ere aztertu ditu. Iruñeko Udalak Nafarroako Kontratazio Atarian argitaraturiko informazioa aztertuta, honakoa da konklusioa: Udalak bete egiten dituela gardentasun eta publizitate arloen eskakizunak, kontratuen lizitatze eta esleitzeaz.
