Skip to main content
Barañain, Lizarra eta Zizur Nagu-siko udalen erakunde autonomoe-tako langileria, kontratazio pu-blikoa eta dirulaguntzak, 2023

Kontuen Ganberak Barañaingo, Lizarrako eta Zizur Nagusiko udaletako erakunde autonomoen kudeaketa aztertu du. Langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak dira azterturiko kontuak. Datuak 2023koak dira.

Barañaingo Udalak bi erakunde autonomo ditu: Lagunak kirol zerbitzua eta Luis Morondo Musika Eskola. Lizarrako Udalak Julian Romano Musika Eskolaz du eta Zizur Nagusiak ere Musika Eskola.

Barañaingo Lagunak-ek 2,2 milioi gastatu zituen. 16 langile ditu. Luis Morondo Musika Eskolak milioi bat gastatu zuen, eta 20 langile ditu.

Fontellasko Udala (2023)

Kontuen Ganberak Fontellaseko Udalaren kontuak aztertu ditu. Parlamentuak egin zuen txostena egiteko eskaria, PPk eskatuta.

Txostenak Fontellaseko Udalaren 2023ko kontuak eta kudeaketaren legezkotasuna aztertu ditu.

2023an, Fontellaseko Udalak 2,9 milioi gastatu eta 2,1 milioi bildu zituen.

Asociex-en apirileko boletina argitaratua

Asociex-en apirileko boletinak argia ikusi du. Bertan, Estatuko kontu epaitegiek eginiko lanaren berri ematen dugu: txostenak, albisteak... Bi hilabetean behin argitaratzen dugu.

Mexikoko Audotoretza Akademiaren saiakera saria

Mexikoko Auditoretza Akademiak 2025eko saiakera saria antolatu du. Akademia 1994an sortu zen, auditoretza bultzatzeko. Deialdian auditore publiko eta pribatuek, ikerlariek eta irakasleek parte hartzen ahal dute.    

Nafarroako Gaztediaren Kontseiluaren urteko kontuak, 2023 eta 2024

Kontuen Ganberak Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren azken bi urteotako kontuak aztertuta, kontabilitatean kontrol falta atzeman du. Gaur egun, Kontseiluak ez du deus egiten eta, gutxienez, 120.000 euroko zorra du. Bideragarritasun falta nabarmena izanik, txostenak Kontseilua deuseztatzeko aukera aipatzen du.

Nafarroako Kontseiluaren urteko kontuak, 2024

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena argitaratu du. Txostenak 2024ko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertu ditu.

Kontu Epaitegiko Padua Ortiz de Mendivil kontseilaria, Kontuen Ganberan bisitan

Estatuko Kontu Epaitegiko autonomia Elkargoetako kontseilari Luis Antonio Padua Ortiz de Mendivilek Kontuen Ganbera bisitatu du. Kontseilaria Kontuen Ganberako lehendakariarekin elkartu da, bi erakundeen arteko harremanez mintzatzeko. Ondoren, Padua Ortiz de Mendivil eta Ignacio Cabeza Nafarroako Jauregira joan dira, Maria Chivite Nafarroako lehendakariarekin elkartzeko.   

Irudian, Padua Ortiz de Mendivil eta Ignacio Cabeza Maria Chiviterekin.

Ignacio Cabeza, diru publikoaren kontrola eta ustelkeria aztertzen dituen kongresu batean hizlari

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak diru publikoaren kontrola eta ustelkeriaren aurkako borroka aztergai dituen kongresu batean parte hartu du. Salamankako Unibertsitatea eta Brasilgo Rui Barbosa Institutua dira kongresuaren antolatzaileak. Ekimenaren helburua da diru publikoaren kontrolaz eta ustelkeriaz gogoeta egitea, bereziki kontrol erakundeek ustelkeriaren aurkako borrokan egin dezaketen lanaren nondik norakoak zehaztea. 

Irudian, Ignacio Cabeza gaur goizeko hitzaldian.

Ignacio Cabeza Nafarroako Gizarteratzeko Enpresen Elkarteko ordezkariekin elkartu da

Nafarroako Gizarteratzeko Enpresen Elkarteko kideak Kontuen Ganberako lehendakariarekin eta Miguel Aurrekoetxea auditorearekin elkartu dira. Bileran, elkartearen hiru ordezkarik parte hartu dute: Ainhoa Zabalza lehendakaria, Consuelo Corella idazkari teknikoa eta Estibaliz Vargas kolaboratzailea.

NUPko ikasle talde bat, Kontuen Ganberan bisitari

NUPko ikasle talde batek gure egoitza bisitatu du. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako azken kurtsoko ikasleak dira, Beatriz Iribarren irakaslearekin kudeaketa publikoa ikasten dutenak. Egoitza ikusteaz gain, klase praktikoa izan dute Karen Moreno gure auditorearekin.

Irudian, ikasle talde gure egoitzako patioan. 

Subscribe to