Skip to main content
Nafarroako Gobernuak berretsi du Madrilgo Kontu Auzitegiak ez duela hemengo kontu publikoak kontrolatzeko eskumenik

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, uko egin dio Madrilgo Kontu Auzitegiak eskaturiko informazioa emateari. Estatuko Kontu Auzitegiak, pasa den martxoan, aurrekontu egonkortasun eta finantza irakunkortasunari loturiko informazioa eskatu zion Nafarroako Gobernuari. Gobernuak, ordea, ez zion informaziorik bidali, Nafarroako kontu publikoen kontrola Kontuen Ganberari dagokiola argudiatuta.

Uxue Barkos kontu epaitegietako presidenteekin elkartu da

Uxue Barkos lehendakaria kontu epaitegietako presidenteekin elkartu zen atzo, Nafarroako jauregian. Tronu Aretoan eginiko harreran, lehendakariak kontrol instituzioen lanaren balioa azpimarratu zuen, legezkotasuna ez ezik eraginkortasuna ere aztertu behar dela nabarmenduz. “Zuek eraginkortauna, efizientzia eta ekonomia aipatzen dituzue askotan. Behin letra horrekin jolasean hasita, etika eta ekologia ere aipatzen ahal ditugu, horiek ere gobernua batek kontuan hartu beharreko irizpideak baitira”.

Sodenak Davalor enpresari emaniko maileguei buruzko txostena, etzi aztergai Parlamentuan

Kontuen Ganberako lebendakari Asun Olaetxea Parlamentura joanen da etzi, ekainak 14, berriki kaleraturiko txosten bat aurkezteko: Sodena sozietate publikoak Davalor enpresari emaniko maileguaei buruzkoa. Txostena maiatzaren amaieran argitaratu zen, eta PP parlamentarioak Olaetxearen agerraldia eskatu zuen. Bilera Garapen Ekonomikoaren Batzordean izanen da, goizeko 9:30etan hasita.

Parlamentuko talde guztiak, UPN izan ezik, ados Kontuen Ganberarekin: ez da egokia zirriborroak Ultzamako plantari buruzko ikerketa batzordera bidaltzea

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak Ultzamako plantari buruzko ikerketa batzordeak eskaturiko zirriborroak ez bidaltzeko arrazoiak azaldu ditu gaur goizean Parlamentuan, batzordekideen aitzinean egin duen agerraldian. Olaetxeak berak eta Luis Ordoki legelariburuak azaldu dutenez, Kontuen Ganberaren iritzia behin betiko txostenak islatzen du, ez txostena egiteko erabili diren dokumentu edo zirriborroek. Hortaz, instituzioak ez du dokumentazio hori bidali behar, baina prest dago batzordearekin lanean segitzeko, edozein azalpen edo informazio gehigarri eskainiz.

Nafarroako Parlamentuak Kontuen Ganberaren aldeko adierazpena onartu du, Madrilgo Kontu Auzitegiak hemengo kontuak aztertzeko eginiko saioa ezagututa

Nafarroako Parlamentuko talde politiko guztiek, aho batez, Kontuen Ganberaren aldeko adierazpen instituzionala onartu dute gaur, Mahai eta Eledunen Batzordearen bileran. Adierazpena Madrilgo Kontuen Auzitegiak Gobernuaren kontuak fiskalizatzeko egin duen saioaren ondorioa da. Madrilgo instituzioak, pasa den martxoan, informazio ekonomikoa eskatu zion Aranburu Ogasun kontseilariari txosten bat egiteko. Aranburuk ezezkoa eman zuen, lan hori Kontuen Ganberari dagokiola argudiatuz.

Olaetxeak gizarte larrialdietarako diru-laguntzei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentura joan da gaur, gizarte larrialdietarako diru-laguntzei buruzko txostena aurkeztera. Maiatzaren hasieran kaleratutako txostenak Gobernuak 2015eko amaieran egoera larrian dauden pertsonei emanko diru-laguntzen kudeaketa aztertu zuen. Diru-banaketa herrietako gizarte zerbitzuen bitartez egin zen.

Asun Olaetxeak Ultzamako plantari buruzko txostena azalduko du bihar Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertuko da bihar Ultzamako minden plantari buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa Batzordean izanen da, goizeko 11etan hasita.

Donapea Institutuko Administrazio eta Finantzak zikloko ikasleak, Kontuen Ganberan bisitan

Iruñeko Donapea Institutuko Administrazio eta Finantzak zikloko hiru talde bisitan izan ditugu Kontuen Ganberan. Atzo bi talde etorri ziren, eta gaur hirugarrena. Donapeako ikasleen bisita berezia izan da. Izan ere, etxea ikusteaz gain, Ganberako bi teknikarekin saio bat egin dute, fiskalizazio lanaren testigantza zuzena jasotzeko. Edurne Martikorena eta Javier Martinicorena izan dira saio horretan pare hartu duten teknikariak. Argazkian, atzo gurera etorri zen taldeetako bat.

Asun Olaechea comparece en el Parlamento el miércoles para explicar el informe sobre el Tren de Alta Velocidad

Kontuen Ganberako lehendakaria etzi, hilak 25, Parlamentura joanen da AHTko obra-lanei buruzko txostena aurkezteko. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: Nafarroak obra-lanak bultzatzeko aurreratu duen zenbatekoa eta kobratzeko duena: inbertsioen plangintza zenbateraino bete den, eta Europako trenbidearen zabalerara egokitzeko hirugarren erraila hobesteko aukera. Agerraldia goizeko 9:30etan eginen da, Garapen Ekonomikoa Batzordearen aitzinean.

Subscribe to