Skip to main content
Heldu de asteazkenean, agerraldia Parlamentuan Kontuen Ganberaren iazko kontu eta jardueraren berri emateko

Datorren asteazkenean, apirilak 6, Helio Robleda Parlamentuara joanen da Kontuen Ganberak iaz eginiko lanaren berri emateko. Kontuen Ganberako lehendakariak iazko memoria eta kontuak azalduko ditu, eta baita Kontuen Ganberaren kontuen fiskalizatze txostena ere. Agerraldia Foru Araubideko Batzordean izanen da, arraltsaldeko lau eta erdietan hasita.

Gemma Sanchez legelariak kontratazio berriari buruzko jardunaldietan parte hartuko du

Kontuen Ganberako legelari Gemma Sanchezek "Kontratazio publiko berria: merkatua eta ingurumena"ri buruzko jardunaldietan parte hartuko du. Bihar eta etzi eginen diren jardunaldiak Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu du. Sanchezek etzi hitz eginen du, kontratazio publiko sozial eta berdearen kontrolaz antolaturiko mahai-inguru batean. Beste hizlariak honakoak dira: Maria Jose Santiago, Andaluziako Kontratu Publikoen Epaitegi Administratiboko burua eta Natividad Goñi NUPko irakasle eta Lehiaren Euskal Agintaritzako kidea.

Asun Olaetxeak Gobernuak eta udalek eginiko azken enplegu eskaintza publikoen berri eman du

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuan izan da gaur, azken urteotako enplegu publikoaren eskaintzen berri emateko. Olaetxeak esan duenez, Estatuak lan publikoa eskaintzeko aukera mugatu egin du azken urteotan. Dena den, Nafarroako Gobernuak Estatuak utzitako aukera ere ez du behar bezala kudeatu, lanpostu gutxiago atera dituelako, eta zenbait kasutan deialdia gaizki egin eta Madrildik geldiarazi dutelako. Kontuen Ganberako lehendakariak dei bat egin du kontu hau hobeki bideratzeko. Beti ere, helburua lanpostu finkoen aldeko apustua da.

"Lizitazioa publikoa eta lehia askea"ri buruzko jardunaldia, datorren ostiralean, Medikuen Ikastetxean

"Lizitazio publikoa eta lehia askea" gaiari buruzko jardunaldia Iruñeko Medikuen Ikastetxean (Nafarroa Beherea etorbidea, 47) eginen da, heldu den ostiralean, goizeko 9etan hasita. Printzipioz Nafarroako Administrazio Publikoen Institutuaren egoitzan zen egitekoa, baina uste baino jende gehiagok izena eman du eta, beraz, toki zabalagoa bilatu behar izan dugu.

"Lizitazio publikoa eta lehia askea" aztergai jardunaldi batean

"Lizitazio publikoa eta lehia askea" gaiari buruzko jardunaldi bat antolatu du Kontuen Ganberak, CNMCrekin (Lehia eta Merkatuen Nazio Batzordea) eta Nafarroako Gobernuarekin elkar lanean. Lizitazio publikoa eta lehia askea loturik beharko lukete beti. Izan ere, lehia gutxitzeko eginiko iruzurrak diru publikoaren kudeaketa gardenaren aurkakoak dira eta, bestetik, kalte ekonomikoa eragiten diete administrazioei eta, beraz, biztanle guztiei. Bi hizlarik parte hartuko dute: Susana Campuzano, CNMCko Sustapen zuzendaria eta Sergio Sinovas, CNMCko alboko zuzendari-ordea.

Kontzertu ederra "Hego Haizeak" taldearen eskutik

Kontuen Ganberako patioan bilduriko jendeak gozatu egin zuen atzo "Hego Haizeak" taldearen musikarekin. Aitor Urquizak, Arkaitz Ibarrak, Asier Agirrek  eta Xabier Olazabalek osaturiko taldeak txistuaren doinu klasikoak eskaintzeaz gain, Irlandako doinuak ere jo zituen eta, amaitzeko, Sanferminetako musika alaia. "Hego Haizeak" taldearena da Kontuen Ganberak ekainean antolaturiko bigarren eta azken emandaldia. Jendearen erantzuna ikusita, heldu den urtean ere kultur ekimenek tokia izanen dute Ansoleaga karrikako egoitzan.

Javier Eneriz arartekoak Kontuen Ganberako topaketan parte hartuko du

Javier Eneriz Arartekoak, etzi, ekainak 10, Kontuen Ganberaren topaketetan parte hartuko du. Ekimenaren helburua da Nafarroako erakunde, gizarte eta kultur arloetako pertsonaiak Kontuen Ganberaren egoitzara eramatea, kontrol erakundeko teknikariek ezagutu ditzaten. Ohi denez, Javier Enerizi elkarrizketa egiten zaio eta ondoren galderak egiteko aukera izanen da.

Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako lehendakarigai

Asun Olaetxea  izanen da, ezusterik ezean, Helio Robledaren ordezko Kontuen Ganberako lehendakaritzan. Gobernuari babesa ematen dioten taldeek gaur goizean aurkeztu dute Parlamentuan beteluarraren hautagaitza.

Olaetxea Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da (NUP, 2000). Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoari buruzko masterra egina du (NUP, 2010), eta baita Toki Ogasunaz eta Kontu-ikuskaritza finantziarioz bana urteko ikastaroak, NUPn eta UNEDen eginak.

Estatuko kontu epaitegietako arduradunen bilera Iruñean

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Iruñean elkartuko dira gaur, toki administraziorako ikuskaritzetan kontuan hartu beharreko arauak aztertzeko. Bileraren helburua da udal eta gainerako toki administrazioei egiten zaizkien fiskalizazioak berdintsuak izan daitezkeela. Bileran Espainiako Kontuen Epaitegiko ordezkariak eta lurraldeetakoak izanen dira.

Jazz kontzertua Kontuen Ganberaren egoitzan

Rafael Gonzalez saxo-jotzaileak eta Pablo Llamas piano-jotzaileak kontzertu bat emanen dute bihar, apirilak 24, Kontuen Ganberaren egoitzan. Kontzertua Nafarroako Kutxaren Fundazioak diruz-lagunduko "Acciones informales" proiektuaren barruan egiten da. Bi musikarik Iruñeko Kontserbatorioan ezagutu zuten elkar, eta geroztik jazz musika lantzen dute, biek eginiko doinuak eta klasikoak. Emanaldia arratsaldeko 7:30etan hasiko da eta sarrera librea da lekua bete arte.

Subscribe to