Antonio Minguillonek "Administrazio elektorinikoa eta auditoria informatikoa" gairi buruzko hitzaldia eman du gaur gure egoitzan.Minguillon Balentziako Kontuen Ganberako auditorea da, esperientzia handikoa, eta aditua da auditoria informatikoan. Arlo horretan diru publikoaren kontrolak dituen erronkak aztertu ditu.
Kontuen Ganbera lanean ari da Nafarroako Kutxaren kontuei buruzko txostena heldu den astean aurkezteko. Kutxaren desagerpena aztertzen ari den batzordeak 2000-2012 epeko kontuak aztertzeko eskatu zion Kontuen Ganberari. Funts pribatuak izanik, kontu horien auditoria kontu-ikuskari pribatu batek egina du. Kontuen Ganberaren helburua da kontuen azterketan parlamentarioi laguntzea. Horretarako, Kutxaren kontusail nagusien bilakaera aztertuko ditu. Txostena martxoaren 13an aurkeztuko dio aipaturiko batzordeari.
Heldu den ostegunean, Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuan agertuko da Tasunbinsa eta Anfas-ek jasotako diru-laguntzei buruzko txostena aurkezteko. Bildu-Nafarroa taldeak eskatutako txostenak bi entitateek 2009-2013 epean jasotako laguntzak aztertu ditu. Iazko azaroaren amaieran argitaratu zen.
Helio Robledak gaur Parlamentuan egitekoa zuen agerraldia otsailaren 2ra atzeratu da, Parlamentuak berak eskatuta. Agerraldiaren helburua zen foru Administrazioaren eraikinetako garbiketa kontratuari buruzko txostena aztertzea. Ez da datozen egunetan izanen dugun agerraldi bakarra. Nafarroako Orkestra Sinfonikoari buruzko txostena ere aztergai izanen da Parlamentuan, otsailaren bigarren astean.
Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Mahai eta Bozeramaileen Batzordearen aitzinean agertu da 2016ko programa aurkezteko. Kontuen Ganberak 35 txosten eginen ditu 2016an, horien artean Osasunbideako laborategien bateratze-prozesua, Foru Administrazioiko langileriaren kontratazioaren bilakaera, zerbitzu informatikoen kontratazioa eta Miguel Induarain Fundazioak jasotako diru-laguntzak. Abiadura handiko trenbideak azken urteotan sorturiko gastua ere aztertuko da. Toki sektorean, ohi denez, 10.000 biztanletik gorako udal guztien fiskalizazioa eginen da.
Datorren asteazkenean, arazoak 4, Kontuen Ganberako presidentea Parlamentura joanen da, berriki Nafarroako Ubideko leku ureztarriez eginiko txostena azaltzeko. Agerraldia Landa Garapen, Ingurugiro eta Toki Administrazio Batzordearen aitzinen eginen da, goizeko 9:30etan hasita.
Elizondoko Lanbide Heziketako ikasle talde bat gure egoitzan izan da gaur goizean. Taldearen helburua zen etxea bisitatzea eta, ondoren, Kontuen Ganberak egiten duen lanaren berri jasotzea. Egoitza ezagutu ondotik, kontu-ikuskari batekin elkartu dira, auditoria publikoaz informazioa jasotzeko. Argazkian, baztandarrak kontu-ikuskariarekin.
Estatuko Kontu Epaitegietako presidenteek Asocex izeneko elkartea sortzea erabaki dute kontrol erakundeen arteko harremanak sendotzeko. Duela hogei urtetik argitaratzen den Auditoría Pública aldizkaria zuzentzeaz gain, elkarteak bestelako komunikazio tresnak eta teknikarien prestakuntza indartu nahi du.
Kontu-ikuskaritzaren gakoetako bat da diru publikoaren kudeaketan dauden arriskuei erreparatzea, horretan sakondu eta egin litezkeen irregulartasunak azalarazteko. Horixe aztertzen ari gara Kontuen Ganberan Julio Garcia Muñozen eskutik. Muñoz Gaztela Mantxako Unibertsitateko kontu hartzailea da, eta gai horretan aditua. Bihar arte iraunen duen ikastaroan era askotako arriskuak aztertuko dira: kontratazioan, langilerian edo nominen kudeaketa hobetzeko kontrol informatikoa.
Dos grupos de estudiantes del doble grado de ADE/Derecho de la UPNA han comenzado a realizar prácticas en la Cámara de Comptos a través de un acuerdo entre ambas instituciones. Son una treintena de estudiantes que acudirán a la Cámara de Comptos durante tres jornadas para recibir información sobre la labor de fiscalización del órgano de control y, sobre todo, poner en práctica lo aprendido. En las sesiones participan como docentes tanto el presidente Helio Robleda como varios auditores y letrados.