Kontuen Ganberako lehendakaria Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariarekin elkartu da gaur goizean. Ignacio Cabezak datozen sei urteotarako helburuen berri eman dio Saizi: diru publikoaren kudeaketa hobetzeko ahaleginak egitea; Kontuen Ganberaren barne funtzionamendua modernizatzea, auditoretza prozesua automatizatuz: eta erakundearen irudia indartzea. Bileran Foru Administrazioaren kontuen egoeraz ere mintzatu dira.
Kontuen Ganberako lehendakaria Maria Chivite lehendakariarekin eta Unai Hualde Parlamentuko lehendakariarekin elkartu da gaur goizean. Bi agintari nagusiei datozen sei urteotako helburuak azaldu dizkie: diru publikoaren erabilpen eraginkorra bultzatzea, biztanleriarengana hurbiltzea eta Kontuen Ganberaren lana ahalik eta gehien automatizatzea, kontrol lanetan eraginkorragoak izateko.
Cabeza atzo bertan jabetu zen bere karguaz, Parlamentuan eginiko ekitaldi batean.
Argazkian, Ignacio Cabeza Chivite lehendakariarekin.
Ignacio Cabeza del Salvador Kontuen Ganberako lehendakari kargua hartu du, gaur eguerdian Nafarroako Parlamentuan eginiko ekitaldi batean. Cabeza Parlamentuak berak aukeratu zuen lehendakari pasa den ostiraleko osoko bilkuran 29 botorekin. Alde PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeek bozkatu zuten. Navarra Sumak eta Izquierda-Ezkerrak, berriz, boto zuria eman zuten.
Ekitaldian Nafarroako agintari nagusiek hartu dute parte.
Nafarroako Parlamentuak Ignacio Cabeza del Salvador aukeratu du Kontuen Ganberako lehendakari. Haren hautagaitza PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeek aurkeztu ondoren, bozketa gaur goizeko osoko bilkuran egin da eta emaitza honakoa izan da: 29 aldeko boto eta 21 boto zuri.
Gaur eguerdian, Kontuen Ganberako lehendakariak azken agerraldia egin du Parlamentuan. Foru Araubideko Batrordearen aitzinean egin du, Kontuen Ganberaren iazko memoria eta kontuak aurkezteko. Eledun guztiek azken sei urteotako lana eskertzeaz gain, zorte ona opa diote hemendik aurrerako erronketan.
Nafarroako Parlamentuak gaur zortzi aukeratuko du Kontuen Ganberako lehendakari berria. Hautagai bakarra dago, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeek aurkeztua. Ignacio Cabeza del Salvador da, 30 urtez Kontuen Ganberako auditore izandakoa.
Parlamentuko mahai eta eledunen gaurko bileran Kontuen Ganberako lehendakari berriaren aukeraketa aztertu da. Hautagaiak aurkezteko epea amaiturik, bakarra dago: Ignacio Cabeza del Salvador. Haren hautagaitza PSN, Geroa Bai, EH-Bildu, Podemos-Ahal dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeek aurkeztu dute. Lehendakari berria aukeratzeko bozketa apirilaren 8ko osoko bilkuran eginen da.
Asun Olaetxea parlamentuan agertu da gaur eguerdian, udal administrazio elektronikoari buruzko saioa aurkezteko. Agerraldia lurralde kohesioko batzordean egin da. Txostenaren konklusioak ikusita, Olaetxeak gomendio bat luzatu dio Nafarroako Gobernuari: azterketa bat egin dezala, Nafarroako udalak administrazio elektronikoa nola ezartzen ari diren ezagutzeko. Garapenerako estrategia orokorra zehazteko ere eskatu dio.
Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak bi agerraldi egin ditu gaur Parlamentuan. Batetik, Ekonomia y Ogasun Batzordean, enpresa publikoen langileriaren kontratazioaz hitz egiteko. Gaia 2020ko kontu orokorrei buruzko txostenean aztertu zen, Navarra Sumak eskatuta. Parlamentuko taldeak bi konturen azterketa eskatu zuen: aldi baterako kontratuak finko bihurtzeko modua eta langileriaren kontratazioan berdintasun, meritu eta ahalmen printzipioak zenbateraino betetzen diren. Ondoren, Unibertsitateko.
Parlamentuak Kontuen Ganberako presidentegaiak aurkezteko epea zabaldu du, laster amaituko baita Asun Olaetxearen agintaldia. Beraz, gaurtik aurrera eta martxoaren 10 arte parlamentuko taldeek hautagaiak aukezteko aukera dute. Kontuen Ganberako lehendakari izateko ekonomia edo zuzenbide litzentziaduna izan behar da. Lehen bozketan gehiengo osoa eskatzen da. Bigarrenera bozkatuenak pasatzen dira, eta boto gehien lortzen dituena aukeratzen da lehendakari. Kontuen Ganberak bost lehendakari izan ditu orain arte: Mariano Zufia, Patxi Tuñón, Luis Muñoz Garde, Helio Robleda eta Asun Olaetxea.
Pandemiaren seigarren olatua gainditurik, denok arnasa hartu eta betiko bizimodura itzultzen saiatzen ari gara. Kontuen Ganberan ere, Covid-19aren aurreko garaian arrakasta handia zuen bisita-programari heldu diogu berriro. Gaur bertan, Iruñeko eta Atarrabiako lagun talde bat etorri zaigu. Gure egoitza ederra ezagutu nahi zuten eta, bide batez, erakundearen berri jaso. Horretaz hitz egin diegu. Ondoren, etxeko leku nagusiak ikusi eta pozik joan dira. Amaitu aurretik talde argazkia egin dute patioan, bisitaren oroigarri.