Skip to main content
Etxeko eta merkataritzako hondakinen kudeaketa

Kontuen Ganberak etxeko eta merkataritzako hondakinen kudeaketari buruzko txosten bat argitaratu du. Txostenak kudeaketaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko neurriak proposatzen ditu. Horretarako, arloan eskumena duten administrazioaren arteko koordinazioa indartzea eskatzen du.

Ignacio Cabeza, unibertsitate publikoen kudeaketan "aldaketa ausartak" egitearen alde

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza unibertsitate publikoen auditoretzari buruzko jardunaldi batean hitz egin du. Jardunaldian G-9 taldeko gizarte kontseiluetako ordezkariek parte hartu dute.

Gobernuak enplegua sustatzeko 2017-2021 epean emaniko diru-laguntzak eraginkorrak eta efikazak izan al dira?

Kontuen Ganberak Nafarroako Gobernuak enplegua bultzatu eta langabezia jaisteko ematen dituen diru-laguntzak aztertu ditu. 

Bi dira laguntza mota horiek: batetik, toki entitateek jasotzen dituztenak langabetuak kontratatzeko; bestetik, enpresei zuzendutakoak, praktiketan aritzeko gazteak hartzeko.

Bien helburua, esan bezala, langabeziari aurre egitea da, “gizartearen arazo nagusienetakoa”, txostenak dioenez.

Kontuen Ganberak Sodenak eta CEN-ek maskarak erosteko kontratua ikertuko du

Kontuen Ganberak Sodenak eta Nafarroako Enpresarien Elkarteak maskarak erosteko sinatu zuten kontratua ikertu eta gaiaz txosten bat eginen du. Gobernuko Kontu-artzaietzak kontratuaz egin duen txostenaren arabera, operazioak galera ekonomiko handia ekar liezaioke sozietate publikoari. Txostena ezagutu ondoren, Sodenako kontseiluak Pilar Irigoyen zuzendari-kudeatzailea kargutik kentzea erabaki zuen.

Nafarroako Parlamentuaren 2021eko kontuak

Nafarroako Kontuen Ganberak Parlamentuaren iazko kontuei buruzko txostena argitaratu du.

Txostenak ontzat ematen ditu kontuak, ongi islatzen baitituzte ondare eta finantza egoera, eta baita 2021eko aurrekontu emaitza ere. Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, Parlamentuaren kudeaketa ekonomikoa legediaren araberakoa baita.

Iaz, Nafarroako Parlamentuak 12 milioi gastatu zituen. Gastu nagusia langileriarena da: 7,2 milioi. Ohiko transferentzietan hiru milioi gastatu zituen, eta ondasun eta zerbitzuen erosketetan 1,4 milioi.

Hurrengo txostenak: enplegua bultzatzeko diru-laguntzak, hondakinen kudeaketa eta behar berezietako irakaskuntzaren egoera

Kontuen Ganbera udako oporretatik bueltan ezagutaraziko dituen hiru txostenekin ari da lanean. Batetik, Gobernuak enplegua bultzatzeko ematen dituen diru-laguntzei buruzkoa. Hondakinen kudeaketa ere aztertzen ari gara eta, azkenik, irakaskuntzari lotutako bat: behar bereziak dituzten ikasleen egoera. Txostenak irailean ezagutaraziko dira.

Ignacio Cabeza, Kontabilitate eta auditoretza publikoaren esku-liburuaren egileetakoa

Espainiako ekonomilarien kontseilu orokorrak Kontabilitate eta auditoretza publikoaren esku-liburua argitaratu berria du. Talde lanaren bidez eginiko liburua da. Izan ere, aditu batzuk elkartu dituzte nork bere arloari buruzko testua egin zezan. Horien artean dago Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria. Cabeza auditoretzari buruzko testuaren egilea da.

Emilio Ontiveros ekonomialari ospetsua hil da

Emilio Ontiveros ekonomialari ospetsua hil da. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradun emeritoa, ekonomia eta finantza kontuen aholkularitzan dabilen Afi enpresa sortu eta hil arte zuzendu du.

Vicente Madoz, Kontuen Ganberako topaketetan protagonista

Vicente Madoz psikiatrak Kontuen Ganberako topaketetan parte hartu du. Ekimenaren helburua da gizarte, politika, ekonomia eta kultur arloko pertsonaiak gure egoitzara ekartzea. Madoz duela bi urteko martxoan gonbidatu genuen, pandemiak bete-betean harrapatu gintuen astean. Madoz bera izan da ekimena berreskuratzeko antolatu dugun saioaren protagonista.

Madozek haren bizitzaz, psikiatrian izan duen esperientziaz eta hainbat arlotan duen konpromiso sozialaz hitz egin digu. Gogoratzekoa da, alde horretatik, Medicus Mundi eta Nafar Ateneoko presidente izan dela.

Nafarroako Kontseiularen 2021eko Kontuak

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Bertan 2021eko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertzen dira. 

Subscribe to