Skip to main content

ASOCEX

Asun Olaetxeak udalen administrazio elektronikoari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Asun Olaetxea parlamentuan agertu da gaur eguerdian, udal administrazio elektronikoari buruzko saioa aurkezteko. Agerraldia lurralde kohesioko batzordean egin da. Txostenaren konklusioak ikusita, Olaetxeak gomendio bat luzatu dio Nafarroako Gobernuari: azterketa bat egin dezala, Nafarroako udalak administrazio elektronikoa nola ezartzen ari diren ezagutzeko. Garapenerako estrategia orokorra zehazteko ere eskatu dio.

Kontuen Ganberako lehendakaria bi batzorderen aitzinean agertu da

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak bi agerraldi egin ditu gaur Parlamentuan. Batetik, Ekonomia y Ogasun Batzordean, enpresa publikoen langileriaren kontratazioaz hitz egiteko. Gaia 2020ko kontu orokorrei buruzko txostenean aztertu zen, Navarra Sumak eskatuta. Parlamentuko taldeak bi konturen azterketa eskatu zuen: aldi baterako kontratuak finko bihurtzeko modua eta langileriaren kontratazioan berdintasun, meritu eta ahalmen printzipioak zenbateraino betetzen diren. Ondoren, Unibertsitateko.

Parlamentuak Kontuen Ganberako presidentegaiak aurkezteko epea zabaldu du

Parlamentuak Kontuen Ganberako presidentegaiak aurkezteko epea zabaldu du, laster amaituko baita Asun Olaetxearen agintaldia. Beraz, gaurtik aurrera eta martxoaren 10 arte parlamentuko taldeek hautagaiak aukezteko aukera dute. Kontuen Ganberako lehendakari izateko ekonomia edo zuzenbide litzentziaduna izan behar da. Lehen bozketan gehiengo osoa eskatzen da. Bigarrenera bozkatuenak pasatzen dira, eta boto gehien lortzen dituena aukeratzen da lehendakari. Kontuen Ganberak bost lehendakari izan ditu orain arte: Mariano Zufia, Patxi Tuñón, Luis Muñoz Garde, Helio Robleda eta Asun Olaetxea.

Kontuen Ganberako ateak, zabalik berriro

Pandemiaren seigarren olatua gainditurik, denok arnasa hartu eta betiko bizimodura itzultzen saiatzen ari gara. Kontuen Ganberan ere, Covid-19aren aurreko garaian arrakasta handia zuen bisita-programari heldu diogu berriro. Gaur bertan, Iruñeko eta Atarrabiako lagun talde bat etorri zaigu. Gure egoitza ederra ezagutu nahi zuten eta, bide batez, erakundearen berri jaso. Horretaz hitz egin diegu. Ondoren, etxeko leku nagusiak ikusi eta pozik joan dira. Amaitu aurretik talde argazkia egin dute patioan, bisitaren oroigarri.

Asun Olaetxeak autonomietako kontu epaitegietako buruek Madrilgo Kontu Epaitegiarekin eginiko bileran parte hartu du

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea autonomietako kontu epaitegietako buruek Madrilgo Kontu Epaitegiarekin Salamankan eginiko bileran parte hartu. Bileraren helburua zen kooridinazioa areagotzea, kasu hoentan toki administrazioan. Bi gai nagusi aztertu dituzte: Next Generation funtsen kontrola eta aurtengo fiskalizazio programa.

Argazkian, Salamankako bileran parte hartu dutenetako batzuk.

 

 

"Kontuen Ganbera: 40 urteko kronika (1980-2020)" liburua aurkeztu da

Gaur, eguerdian, “Kontuen Ganbera: 40 urteko kronika (1980-2020)” liburuaren aurkezpena egin da Nafarroako Parlamentuan. Egilea Ganberako komunikazio arduradun Fermin Erbiti da.

Bihar, "Nafarroako Kontuen Ganbera: 40 urteko kronika (1980-2020)" liburua aurkeztuko dugu

Bihar, “Nafarroako Kontuen Ganbera. 40 urteko kronika” liburua aurkeztuko dugu. Aurkezpena Nafarroako Parlamentuan eginen da, eguerdiko 12etan. Bertan izanen dira Unai Hualde Parlamentuko lehendakaria; Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria; eta Fermin Erbiti, liburuaren egilea.

Pandemiari buruzko gogoeta zabal bezain interesgarria

Kontuen Ganberak antolatua, Covid-19aren ondorioak aztertzeko jardunaldi bat egin da gaur goizean Iruñeko Baluarten.

Hasiera pandemia lehen lerrotik bizi izan duten bi lagunen arteko elkarrizketa izan da: Carlos Artundo Osasunbidedo zuzendari nagusia eta Ignacio Lopez-goño mikrobiologo eta Nafarroako Unibertsitateko katedraduna. Nork bere talaiatik, pandemian ikasitakoaz hitz egin dute, eta etorkizuneko erronkez ere.

Maria Iraburu Nafarroako Unibertsitateko errektorea, Kontuen Ganberan

Nafarroako Unibertsitateko errektorea Kontuen Ganberan izan da gaur bisitan. Maria Irabururi etxea erakusteaz gain, erandearen zereginak ere azaldu dizkiogu. Azkenik, prestakuntza aretoko argazki-erakusketa ikusi du. Bertan daude bilduak, besteak beste, Nafarroako Unibertsitatea gure egoitzan egon zeneko argazkiak. Argaki horiek biltzen dituen liburua ere eraman du: "Kontuen Ganbera: Iruñeko etxe zaharrenaren eta ingurukoen istorioak". 

Argazkian, Maria Iraburu Nafarroako Unibertsitatea gurean egon zen garaiko irudiak ikusten.

 

Estatuko kontu epaitegiek koordinaturik eginen dute Next Generation funtsen fiskalizazioa

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Garganta de la Olla (Caceres) herrian elkartu dira gaur. Kontuen Ganberaren izenean, Asun Olaetxea lehendakaria izan da bertan. Bileran Next Generation funtsen fiskalizazioaz mintzatu dira, besteak beste. Erabaki nagusia honakoa da: funtse horien fiskalizazioa koordinaturik eginen dute. Lana datozen asteetan hasiko da. Estatuko 17 komunitateek  funtsen kudeaketari behar bezala ekiteko hartu dituzten neurriak aztertukio dira: arautegia, planifikazioa eta funtsak egoki kudeatzeko behar diren baliabideak.

Subscribe to