Gure etxe ondoko Comptos plazan omenaldi bat egin zaio gaur Enrique Los Arcos Los Iruñako taldeko akordeolariari.Iruñeko Udaleko ordezkariak, Jose Asiron alkatea buru zutela, plaza heldu dira Los Arcos bizi izan zen eraikinean haren oroimenezko plaka paratzera. Los Arcos iazko abuztuan hil zen Iruñean, 90 urtetan. Ekitaldian, noski, musika ere entzun da. Doinuetako bat Los Arcosek berak musikatu zuen "A San Fermin pedimos" entzierro aitzineko kantu ezaguna, Joaquin Zabalza Los Iruñako taldeko kantariak egina.
Kontuen Ganberak Tafallako Udalaren kudeaketa aztertu du. Txostenean hiru gairen legezkotasuna aztertzen da: langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak. Datuak 2022koak dira.
Kontuen Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren 2022ko kudeaketa aztertu du. Txostenean hiru gairen legezkotasuna aztertzen da: langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak. Datuak 2022koak dira.
Zizur Nagusiak, ia 15.500 biztanle izateaz gain, erakunde autonomo bat dauka: Musika Eskolako Patronatua.
Kontuen Ganberak Eguesibarko Udalaren 2022ko kudeaketa aztertu du. Txostenean hiru gairen legezkotasuna aztertzen da: langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak.
Eguesibarrek, ia 22.000 biztanle izateaz gain, udal sozietate bat dauka: Andacelay izenekoa. 2004an sortu zuten hirigintza kudeatzeko, eta gaur egun, udal eraikinen, haur eskolen eta familientzako arreta-zentroaren garbiketa kudeatzen du.
Kontuen Ganberak Arangurengo Udalaren 2022ko kudeaketa aztertu du. Txostenean hiru gairen legezkotasuna aztertzen da: langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak. Datuak 2022koak dira.
Aranguren 12.000 bat biztanleko udalerria da. Ez du erakunde autonomorik, ez udal sozietaterik.
Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Lurralde Kohesio Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, toki sektoreari buruzko txostena aurkezteko.
Cabezak nafar udal antolaketa azaldu du, udal eta kontzejuen tamaina txikia nabarmenduz: “Udalen %70 1.000 biztanletik beherakoak dira”.
Pasa den urtarrilaren 12an, Zaragozako Unibertsitateak omenaldia egin zion Vicente Condor Ekonomia y Kontabilitate katedradunari. Omenaldiak bi zati izan zituen. Lehenbizikoan Jose Antonio Angulo Alkalako Unibertsitateko katedradunak kontabiilitatearen eta auditoriaren egoera eta etorkizuna aztertu zituen. Bigarrenean, Vicente Montesinos katedradun erretiratuak Condoren ibilbidea errepasatu zuen.
Omenaldian 100 bat lagunek parte hartu zuten, horien artean Kontuen Ganberako lehendakari Ignazio Cabeza.
Kontuen Ganberak Tuterako Udalaren 2022ko kudeaketa aztertu du.Txostenak hiru gai aztertu ditu bereziki: langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak. Horiei buruzko datuak emateaz gain, legezkotasuna zenbateraino betetzen den aztertu du.
2022an, Tuterako Udalak 47 milioi gastatu eta 53 bildu zituen. Udalarenak ez ezik, zenbateko horietan daude sarturik Uren Udal Batzordenarenak eta Tudela Cultura sozietatearenak, biak Udalaren menpekoak.
333 lanpostu, 152 bete gabe
Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, gaur goizean agertu da Ekonomia eta Ogasun Batzordean, 2022ko Nafarroako kontu orokorrei buruzko txostena azaltzeko.
Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordearen aitzinean agertuko da etzi, urtarrilak 10, 2022ko kontu orokorrei buruzko txostena azaltzeko. Bertan Foru Administrazioaren finantza-egoeraren ikuspegi orokorra islatzen da. Batzordearen bilera goizeko 9:30ean hasiko da.
