- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Berriak
Nafarroako Kontuen Ganberak segurtasun eskema nazionalaren ziurtagiria jaso du. Ziurtagiriak administrazio digitalaren segurtasuna bermatzen du. Haren helburu nagusia da biztanleriaren eta administrazioaren arteko harreman digitaletan konfiantza sortzea.
Kontuen Ganbera da ziurtagiria jaso duen Estatuko lehen kontu epaitegia da.
Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Alcalako Unibertsitatean elkartu dira gaur goizean, Europak pandemiari aurre egiteko emanen duen diru-funtsaren kontrola aztertzeko. Bertan izan da, Kontuen Ganberaren izenean, Ignacio Cabeza lehendakaria. Kontu Epaitegiko lehendakari Enriqueta Chicano presidentea eta Fiskalizazio arloko buru Maria Dolores Genaro ere bertan izan dira, Estatuko autonomietako kontu epaitegietako ordezkairekin batera. Bilera amaiturik, Kontu Epaitegiaren legearen 40.urteurreneko ekialdia egin da.
Karen Moreno eta Miguel Angel Aurrekoetxea, Kontuen Ganberako kontu-ikuskariak, Gasteizen izan dira gaur, bertako Herri Kontuen Euskal Epaitegiko teknikariei prestakuntza saioa bat emateko. Saioaren helburua zen auditoretzako irizpide eta arauez hitz egitea, horiek ikuskaritza-gidetan nola txertatzen diren azalduz.
Kontuen Ganberako lehendakaria Maria Iraburu Nafarroako Unibetsitateko errektorearekin elkartu da gaur goizean. Bere karguaz jabetu zenetik, Cabeza Nafarroako erakunde nagusietako ordezkariekin bildu da. Horixe zen gaurko bileraren helburua. Bi erakundeen erronkez hitz egiteaz gain, biena arteko loturaz ere mintzo dira. Izan ere, Nafarroako Unibertsitatearen lehen egoitza Kontuen Ganberarena izan zen. Ansoleaga karrikako eraikinean martxan jarri zuten, zuzenbideko ikasketekin. 1958an, Kazetaritza Institutua sortu zen bertan.
Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako lehendakariak Jose Contreras izendatu du erakundeko idazkari nagusi. Orain artekoa Jose Luis Ezquerro zen.
Idazkari nagusia lehendakariak izendatzen du, beti ere etxeko legelarien artean. Bi zeregina nagusi ditu: talde juridikoa zuzentzea eta langileri-buru izatea.
Kontuen Ganberak NUPren aurtengo kontuak ikuskatuko ditu. Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak horixe iragarri dio NUPko errektoreari, biek gaur goizean egin duten bileran. Cabeza karguaz jabetu zenetik, biek egin duten lehenbiziko bilera izan da. NUPk 100 bat milioiko aurrekontua du. Hirugarren aurrekontu publikoa da, Gobernuarenaren eta Iruñeko Udalarenaren atzetik. Bileran, errektoreak NUPren egoeraren eta etorkizuneko erronken berri eman dio Kontuen Ganberako lehendakariari.
Kontuen Ganberako lehendakaria lurraldeko agintari nagusiekin egiten ari den bilera-errondan, gaur Justiziaren txanda izan da. Ignacio Cabeza Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiko lehendakari Joaquin Galverekin elkartu da. Ondoren, Jose Antonio Sanchez fiskal nagusiak hartu du bere bulegoan. Cabezak bi erakundeen arteko kolaborazioarekin segitzeko desioa luzatu die, batez ere Kontuen Ganberaren txostenetan delitu zantzuren bat antzematen delarik.
Irudian, Ignacio Cabeza Joaquin Galverekin.
Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Patxi Vera arartekoarekin elkartu da gaur goizean. Bileraren helburua zen bi erakundeentzat interesekoak diren gai batzuk aztertu eta elkarren arteko harremanak sendotzea, batez ere prestakuntza arloan. Bileran Arartekoko idazkari nagusi Carlos Sarasibar eta gabinete buru Susana Galilea ere izan dira. Cabezarekin Fermin Erbiti Kontuen Ganberako komunikazio arduraduna izan da.
Kontuen Ganberako lehendakaria Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariarekin elkartu da gaur goizean. Ignacio Cabezak datozen sei urteotarako helburuen berri eman dio Saizi: diru publikoaren kudeaketa hobetzeko ahaleginak egitea; Kontuen Ganberaren barne funtzionamendua modernizatzea, auditoretza prozesua automatizatuz: eta erakundearen irudia indartzea. Bileran Foru Administrazioaren kontuen egoeraz ere mintzatu dira.
Kontuen Ganberako lehendakaria Maria Chivite lehendakariarekin eta Unai Hualde Parlamentuko lehendakariarekin elkartu da gaur goizean. Bi agintari nagusiei datozen sei urteotako helburuak azaldu dizkie: diru publikoaren erabilpen eraginkorra bultzatzea, biztanleriarengana hurbiltzea eta Kontuen Ganberaren lana ahalik eta gehien automatizatzea, kontrol lanetan eraginkorragoak izateko.
Cabeza atzo bertan jabetu zen bere karguaz, Parlamentuan eginiko ekitaldi batean.
Argazkian, Ignacio Cabeza Chivite lehendakariarekin.